«Soraluze XV mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
(→Etxeak) |
||
69. lerroa: | 69. lerroa: | ||
XV mendeko agirietan hainbat etxe izen agertzen dira (mapan jasotakoak): | XV mendeko agirietan hainbat etxe izen agertzen dira (mapan jasotakoak): | ||
* Irusagarreta (Santa Ana 20). Harresietatik kanpo, Osintxurutz. Inguruan izen bereko auzoa sortu zen. XVII mendean, bere ortuetan [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]] eraiki zen. | * Irusagarreta (Santa Ana 20). Harresietatik kanpo, Osintxurutz. Inguruan izen bereko auzoa sortu zen. XVII mendean, bere ortuetan [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentua]] eraiki zen. | ||
* Arretxea (Santa Ana 10). Kalegoen, Ormaetxea ondoan. | * Arretxea (Santa Ana 10). Kalegoen, [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxea]] ondoan. | ||
* Igartza etxea (Kalebarren 2). | * Igartza etxea (Kalebarren 2). XVIII mendean berau eta alboko etxea bota zuten [[Abadetxea (eu)|Abadetxea]] egiteko. | ||
* Loiola etxea (Kalebarren 4) | * [[Loiola etxea (eu)|Loiola etxea]] (Kalebarren 4). Soraluze hiribildua 1.343 urtean sortu zenean, Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soraluzen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen. | ||
* Arregigoikoa (Gabolats 1). | * [[Arregia Goikoa (eu)|Arregigoikoa]] (Gabolats 1). | ||
* Arregitorrea (Gabolats 2). | * [[Arregia jauregia (eu)|Arregitorrea]] (Gabolats 2). | ||
* Serora etxea (Elizburu 3). Eliza zaintzen zuen serora bertan bizi zen. | * Serora etxea (Elizburu 3). Eliza zaintzen zuen serora bertan bizi zen. | ||
* Atxuri etxea (Atxuri 5). Kaleari izena eman zion etxea. | * Atxuri etxea (Atxuri 5). Kaleari izena eman zion etxea. | ||
* Uribarri etxea (Errabal 10). Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak jauregia egin zuen bertan XVI mendean. | * [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri etxea]] (Errabal 10). Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak jauregia egin zuen bertan XVI mendean. | ||
* Txurruka etxea (Errabal 12). Seguruarena, [[Txurruka baserria (eu)|Txurruka baserriaren]] janztetxea. | |||
* [[Errabaleko ospitalea (eu)|Ospitale etxea]] (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen. | |||
* Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen. | |||
* Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan. | |||
* Tolare etxea (Baltegieta 2). Desagertua [[La Euscalduna (eu)|La Euscalduna]] fabrika eraikitzeko. Gaur egun [[Polikiroldegia (eu)|Polikiroldegia]] dago bertan. | |||
* Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta [[Arane iturria (eu)|iturriari]] izena eman zien. | |||
* Iturbaltza etxea (Baltegieta 16). | |||
* [[Igareta errota (eu)|Igareta errota]] (Baltegieta 18). Desagertua. Igareta presa oraindik gordetzen da. | |||
===Toki izenak=== | |||
Etxe izenez gain, besre hainbat toponimo ere agertzen dira: | |||
Uriortueta errefetxe berrian | Uriortueta errefetxe berrian | ||
Errekatxoera | Errekatxoera |
23:10, 26 urria 2018(e)ko berrikuspena
Soraluze-Plazentzia XV. mendean | |
---|---|
Egilea | Javier Elorza & |
Urtea | 2018 |
Hiria | Soraluze |
Tamaina |
Mapa zertan den
1.343 urtean Soraluze eta Herlaibiako biztanleek Plazentzia izeneko hiribildua sortu zuten, Alfonso XI erregeak emandako hiri gutuna erabiliz.
Hiribilduaren 675. urteurrenean, Soraluzeko Udalak Javier Elorzak prestatutako mapa hau argitaratu zuen.
Mapa sortzeko Javier Elorzak agiri zaharretan agertzen diren azalpenak (sorrera, ordenantzak...) zein etxe-izenak erabili zituen.
1.343 urte aurrekoak
Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...
Ibai eta errekak
Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.
Hasierako hiribilduaren mugak bi errekek finkatu zituzten: ZZZ hegoaldetik eta BBB iparraldetik.
Erregebide eta bideak
Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.
Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.
Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.
Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.
Eraikinak
Hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke.
Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).
1.343 urteko hiribildua
Kaleak
Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.
Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.
Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua.
Ateak
Hiru ate zeuden: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta eta zubikoa, ibaiaren gainean.
Etxeak
Garaiko ordenantzak agintepzen zutenez, etxeak estuak eta luzeak ziren. Zabalera arautua 6 kanakoa zen[3]; hau da, bost bat metrotakoa. Beheko eta lehen solairua zituzten, eta ganbara. Alboko hormak harrizkoak ziren, eta etxaurreko beheko aldea ere harrizkoa, bertan atea eta lehio bat izaten zutela.
XV mendeko egoera
Hedapena
Hiribildua sortu eta aurki txikia geratu zen.
Bi motako hedapen izan zituen. Alde batetik, harresien inguruan Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen, eta Kalegoeneko atearen kanpoaldean etxeak eraiki ziren (Santa Ana 9eta 13).
Bestetik, arrabalak sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, gaur eguneko Baltegietan
Igereta presa
Etxeak
XV mendeko agirietan hainbat etxe izen agertzen dira (mapan jasotakoak):
- Irusagarreta (Santa Ana 20). Harresietatik kanpo, Osintxurutz. Inguruan izen bereko auzoa sortu zen. XVII mendean, bere ortuetan Santa Ana komentua eraiki zen.
- Arretxea (Santa Ana 10). Kalegoen, Ormaetxea ondoan.
- Igartza etxea (Kalebarren 2). XVIII mendean berau eta alboko etxea bota zuten Abadetxea egiteko.
- Loiola etxea (Kalebarren 4). Soraluze hiribildua 1.343 urtean sortu zenean, Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soraluzen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.
- Arregigoikoa (Gabolats 1).
- Arregitorrea (Gabolats 2).
- Serora etxea (Elizburu 3). Eliza zaintzen zuen serora bertan bizi zen.
- Atxuri etxea (Atxuri 5). Kaleari izena eman zion etxea.
- Uribarri etxea (Errabal 10). Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak jauregia egin zuen bertan XVI mendean.
- Txurruka etxea (Errabal 12). Seguruarena, Txurruka baserriaren janztetxea.
- Ospitale etxea (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen.
- Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen.
- Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
- Tolare etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
- Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta iturriari izena eman zien.
- Iturbaltza etxea (Baltegieta 16).
- Igareta errota (Baltegieta 18). Desagertua. Igareta presa oraindik gordetzen da.
Toki izenak
Etxe izenez gain, besre hainbat toponimo ere agertzen dira: Uriortueta errefetxe berrian Errekatxoera Ahetegietako ortuak Argarateondoko lurrak Bagozko lurrak Iruortueta Sailbedarreko ortuak Burkesategi
Auzoak Arana baltegieta Irusagarreta santa ana
Herri barruan:
Santa Ana aldera
Azkoitia aldera
Gabolats aldera
Errabalean
Baltegieta
Arana auzoa
Eta gainera...
Ortuak
Andikokalekoak alde honetan
Bitxikeriak
Zubia zig zag Sutegiak kanpoan
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.