Sagar-erreka industrialdea (eu)
Izena alboko errekak ematen dio, Sagar-errekak, alegia.
Kokapena eta azalera
Sagar-errekaren ertzetan dago, inoiz gainean, azken tartean, Deba ibaiarekin bat egiten duen puntutik gertu alegia. San Martzial ermita gainean dauka, eta Galtzairukoa baserria alboan.
Eraikinak 6.500 m2 Bide, parking eta berdeguneak 5.100 m2 Guztira 11.600 m2
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Inguru hauetan XVI mendetik egon dira olak: Errotabarri eta Barrena zaarra, esateko.
1960 hamarkadan, Kalebarreneko matadero zaharra egoera txarrean zegoenez, herriko matadero berria bertan eraiki zuten.
Hamarkada horretan, edo aurretik, lehen enpresa modernoak ezarri ziren: Tornilleria Oruesagasti Barrena baserrian, Gol eta Numator. Baina urte haietan inolako plan urbanistikorik ez zegoenez, bai ezarpena baita hedapenak bakoitzak ahal zuen moduan egin zituen.
Azken hedapena Gol enpresak egin zuen, 2000 hamarkada hasieran: lantegia beste inora eraman beharrean, matadero berria eraitsi zuten eta mendiari hainbat metro jan zioten, behar zuten lekua lortzeko.
Bertako industriak
Sagar-errekatik gora honako enpresak daude:
- Industrias Gol S.A.U.[1]. Automoziorako estanpazioa hotzean. 1970 krisiari aurre egin zion, arrakastaz, autogintza munduan sartzen. Alfa taldeak erosi zuen 2000 hamarkadan eta Berrizko Manufacturas Phillips-ekin batu zuten, beti Industrias Gol izenarekin. 2015 urtean Koreako Global Seoul Metal Tech bereganatu zuen, Europako bere lantegi sareari gehitzeko. Mendiola industrialdean biltegia dauka.
- Numator S.A.L.[2]. Torlojugintzarako bigarren operazioak. 2014 urtean Mendiola industrialdera pasa zen.
- Tornillería Oruesagasti[3]. Torlojugintza. Barrena baserrian sortua, berau bota zuten lantegia handitzeko.
Erreferentziak
- ↑ Industrias Gol. Site ofiziala.
- ↑ Numator. Site ofiziala.
- ↑ Tornillería Oruesagasti. Site ofiziala.