Placencia obusa (eu)

    Sorapediatik
    Placencia obusa
    Argazkirik ez.jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Ez da gordetzen


    Bigarren karlistadan Azpeitian karlistek ekoiztutako obusa[1] (kañoia) izan zen.


    Ezaugarriak

    Karga mota Aurrekarga
    Kanoia (osagaia) Brontzea
    Kanoia (kalibrea) 8 mm.
    Kanoia (luzeera) 960 mm.


    Obusak (kanoiak) brontzezkoak ziren, altzairu faltagatik (herrietako kanpaiak erabiltzen zituzten). Teknologia aldetik ez ziren oso aurreratuak, aurrekargakoak ziren eta.

    Jaurtigaiak Beran egiten omen zituzten. Burnizkoak ziren, eta oso sofistikatuak: 6 hegalatxoen bi koroa zituzten, jaurtigaiaren oreka mantentzeko.


    Historia

    Bigarren karlistadak lehertu zuenean, arma ekoizpena izan zen karlisten ardura nagusienerako bat. Ezagunena eskuzko su armenada, hainbat lekutan egiten zirela: Soraluze (La Euscalduna), Azpeitia (La Azpeitiana)...

    Gutxiago ezagutzen da kanoien ekoizpena. Azpeitian antolatu zuten fundizio handia, eta bertan egin ziren kanoi moten artean azpimarrartzekoa da Placencia izenekoa.

    Izenaren jatorria ez da ezagutzen, baina bi aukera daude. Alde batetik, karlistek oso antzeko kanoiak harrapatu zizkien liberaleei, sortu berriak eta Plasencia izenekoak, eta agian beraiek egindakoei Placencia esango zieten. Edo, kontutan hartuta La Azpeitiana sortzeko soraluzetarrak joan zirela, beharbada hauek bataiatuko zuten kanoia.

    Gutxienez hamabi kanoi egin ziren: karlisten iparraldeko gudarosteko artillerian sei kanoien bi bateria agertzen dira eta.


    Ez nahasteko

    Placencia kanoia ez da oso ezaguna, bi arrazoiengatik. Alde batetik, karlistek oso gutxi ekoiztu zituzten, dozena bat. Bestetik, antzeko izeneko (edota izen bereko) kanoi zabalduagoek "itzalean" laga dituzte.

    Garai berberean (1871) Augusto Plasencia y Farina jeneralak[2] Plasencia mendi-kanoia asmatu zuen (1871). Placencia kainoiaren moduan 8 zentimetrokoa zen, baina gorputza altzairuzkoa zuen, eta atzetik kargatzen zen. Hamabost urte geroago izen bereko obusa ere asmatu zuen. Beraz, XIX. mende bukaeran Espainiako artilleriak Plasencia izeneko kanoi eta obus ugari erabiltzen ari zenn.

    XX. mendearen erdialdean SAPAk hainbat kanoi sortu zituen Placencia izenekoak: Placencia 45/44, Placencia 60/45, Placencia 60/50, Placencia 88/51 eta Placencia 75/13. Eta mortero bat ere: Placencia 240/14.


    Erreferentziak

    1. Obus. Wikipedia (euskaraz).
    2. Augusto Placencia y Farina. Real Colegio de Artillería (web orri ofiziala).