PACLren bestelako ekoizpena (eu)
The Placencia de las Armas Company Limited enpresa armagintzan aritu zen gehien bat, kainoiakmegiten hain zuzen. Hala ere, armagintzarekin zer ikusi zuzena ez zuten hainbat produktu egin zituen, batez ere azken urteetan (1920-1933)
Thornycroft lurrin-kamioia
- Sarrera nagusia: Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak
Aurrena 1904 urtean bertan izan zen. Soraluzeko lantegiak J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.
Espainiako armadari eskaini zioten, baina produktuak ez zuen arrakastarik izan.
Reinosako SECNerako lanean
1918 eta 1919 urteetan SECN[1] Reinosako (Kantabria) lantegia eraiki zuen. Eta hainbat pieza garrantzitsu eskatu zizkion The Placencia de las Armas Company Limited enpresari, biak talde berekoa zirelako[2].
Esateko, altzairu fundizioan jarri zituzten 6 eta 10 toneladatako bi labe elektrikoen hainbat pieza mekanizaktu zituen Soraluzen; labeen galdaragintzaz, berriz, SECNen Sestaoko lantegia arduratu zen.
Eta 1.000 toneladatako prentsa baten beste piezak ere Soraluzen mekanizatu zituzten; kasu honetan La Maquinista Terrestre y Marítima, Talleres de Deusto, Altos Hornos de Vizcaya era SECNen Ferroleko lantegiekin aritu zen lankidetzan.
- Sarrera nagusia: Naval-SOMUA ibilgailu industrialak
20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.
1930 urtean Astilleros del Nervión enpresak, sei urte lehenago SECNek erosita, 1924 ekoizpenari ekin zion, SECNren Reinosako lantegia eta Soraluzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armas-en laguntzaz. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.
Soraluzen 4 eta 6 zilindrotako motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egin ziren.
1935 urtean SAPA sortu zenean, SCENrekin zegoen kontratua mantendu zuten, eta ibilgailu industrialen motorrak egiten jarraitu zuten. Bitxikeri gisa, 1937ko abuztuan, gerra garaian beraz, SAPA berak bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.
1941 urtean, berriz, SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.
EISArendako oinarriak eta motorrak
- Sarrera nagusia: Argi proiektoreak
EISAk[4] itsas armadarako argi proiektoreak egiten zituen, batez ere kainoneroentzat eta zenbait minadorentzat.
Enpresak harreman oso estuak The Placencia de las Armas Company Limited-ekin hasieran, eta SAPArekin gero. Horregatik argi proiektoreen oinarriak Soraluzko lantegiari eskatu zizkion, baita talde elektrogenoen motorrak, Naval-SOMUA motakoak.
7301 lokomotora
- Sarrera nagusia: 7301 lokomotora
1930 hamarkadan, Espainiako trenbide konpainia garrantzitsuenek elektrifikatzeko asmoa agertu zuten. Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak SECNri lokomotora elektriko baten prototipoa eskatu zion, Espainian inoiz egin den lokomotora astunena (151,6 tonelada).
Lokomotora honen hainbat osagai Soraluzen egin ziren, José Sirvent Dargent ardurapean.
Zeukan indarrarengatik la leona esaten zioten. 1976 urte arte lanean aritu zen, eta gaur egun Madrilgo Trenbide Museoan gordetzen da.