Argi proiektoreak (eu)

    Sorapediatik
    Argi proiektorea (Autodatos aldizkaria, 1935eko otsaila)

    EISAren argi proiektoreak

    EISAk[1] itsas armadarako argi proiektoreak egiten zituen, batez ere kainoneroentzat eta zenbait minadorentzat.

    Nahiz eta bezero-helburuak oso gutxi izan eta ondo identifikatuta egon, produktua garaiko aldizkarietan iragartzen zuten; esateko, Autodatos aldizkarian (iragarkia ikusteko sakatu hemen).


    Soraluzeko ekoizpena

    Enpresak harreman oso estuak The Placencia de las Armas Company Limited-ekin hasieran, eta SAPArekin gero. Horregatik argi proiektoreen oinarriak Soraluzko lantegiari eskatu zizkion, baita talde elektrogenoen motorrak, Naval-SOMUA motakoak.


    1936eko uztaileko ekoizpena

    1936eko uztailean, honako ekoizpena zeukan indarrean SAPAk[2]:

    Grupo elektrogeno hauentzat 30 oinarri birakari eta 30 Naval-Somua motor dauzkagu, erregulazio bereziaren gailua dutenak.
    30 multzo hauetatik 10 EISAko Aranjuezeko lantegira eruan ziren, eta gainontzeko 20ren motorrak ekoizpen prozesuak daude. Gero, Sociedad Española de Construcción Naval Sestaoko bere lantegietan Gobernuarentzat egiten ari den kamioietan erabiltzeko asmoa dago.
    Oinarri birakariak egiteko beste lanetan erabili ezin daitezkeen langile eta makinak ari dira.


    EISAko Aranjuezeko lantegia (Autodatos aldizkaria, 1935eko otsaila)

    Erreferentziak

    1. Experiencias Industriales S.A. (Aranjuez)
    2. Archivo del Nacionalismo Vasco. Contienda Militar en Euskadi 1936-37. Industrias Movilizadas. Signatura GE, K.00040, C.10.