Orroaga erreka (eu)

    Sorapediatik
    (Lisiba erreka (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Lisiba > Ozuma > Orroaga
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 2.160 m
    Aldapa % 26koa (670 m > 105 m)
    Eskumako adarrak Errekabaltza
    Aitzurkilla
    Leizeaga
    Ezkerreko adarrak Ez dauka
    Bailara Txurruka, San Andres


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erreka honek hiru izen hartzen ditu, zatiaren arabera:

    • goian Lisiba. 715 metro luze, eta % 34ko aldapa (670 m > 430 m). Lisiba errekaren bukaeran Errekabaltza eta Aitzurkilla bilten zaizkio, elkarrekin Ozuma erreka egiteko.
    • erdi aldean Ozuma. 1.220 metro luze, eta % 13ko aldapa (430 m > 270 m). Ozuma errekaren bukaeran Leizeaga biltzen zaio, Orroaga erreka egiteko.
    • beheko partean Orroaga. 940 metro luze, eta % 18ko aldapa (270 m > 105 m).

    Goiko partea kenduta, ez du aldapa handirik, batez ere Ozuma tartean (% 13koa).

    Sagar-errekaren ostean, Deba ibaiaren bigarren adar luzeena da; baina Soraluze udalerri barruan dago osorik.

    Txurruka eta San Andres bailaren muga egiten du.

    Aintzinean erreka honen urek hainbat ola eta errota mugiarazi zuten: Agarrebolu, Beko errota eta Txitxirriketa Orroaga tartean, eta Ozuma errota gorago, Ozuma tartean. Errota garrantzitsuenari izena hartuz, inoiz Agarrebolu erreka ere esan izan zaio ere.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak, Sologoeneko zentralaren jabeak, beste emakida bat lortu zuen, Urruzti eta Orroagatik datozen urak ustiatzeko. Ur hauek Agarrebeizteiko ur biltegitik pasa eta gero, Deba azpitik ekartzen ziren zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere. 1960. hamarkadan ur hauek erabiltzeari laga zioten.


    Erreferentziak