Kapareak (eu)
Kapareak Euskal Herrian
Kapareak zer ziren
Kapareak[1] titulu gabeko nobleak ziren, eta Iberiar Penintsulan baino ez ziren existitzen.
X mendean infantzoiak sortu ziren, orduko gudarosteetako zaldunak: zaldia ekartzen zuen edozein infantzoia zen. XII mendetik aurrera infantzoien taldea itxi zen; hau da, infantzoia izateko infantzoi baten semea izan behar zen. Hortik izen aldaketa ere etorri zen: hidalgo[2].
1787 urteko erroldaren[3] arabera, Espainiako Erresumetan 10.268.150 biztanle zeuden, hoietatik 480.589 kapare zirela. Bizkaiako ratioa aplikatzen, kapareak eta beraien familiakoak 1.017.503 bat izango ziren; hau da, ehuneko hamar eskasa.
Kaparetasun onurak
Kaparetasunak hainbat onura zekarren berekin.
Batzuk itxurakoak ziren: titulua bera, armak eramateko edota armarria izateko eskubidea... Administratiboak beste batzuk: herri administrazioaren hainbat posturako hautatzeko edo hautatua izateko aukera[4]: alkate, sindiko, diruzaina, zinegotzia edo erregidorea...
Eta garrantzitsuenak, ekonomikoak. Kapareek zerga gutxiago ordaintzen zituzten. Kapare ez zirenek, berriz, pechas izeneko zerga ordaintzen zuten, hortik pechero izena. Honetaz gain lan mota batzuk kapareentzat gordeta zeuden, esate baterako, Espainiako Erret Administrazioan lanpostu gehienak[5].
Kaparetasun agiriak
Kapare izateko baldintzak desberdinak ziren erresumaren arabera.
Gaztelan, esateko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako erresuman zeuden) nahikoa zen norberaren aita kaparea zela egiaztatzea. Irizpide honek sasikoentzat ere balio zuen.
Beste erresuma batzuetan lau aldeetatik kaparetasuna egiaztatu behar zen; hau da, lau birraitonenak.
Askotan norbera edo arbasoak izen bereko etxean bizi izatea eskatzen zen.
Gipuzkoa eta Bizkaia
Foruen arabera, Bizkaia (1526-tik aurrera) eta Gipuzkoako (1610-tik aurrera) jatorrizko biztanle guztiak kapareak ziren; hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina honek kaparetasun unibertsala[6] izena du. Horregatik, kaparetasuna eskuratzeko nahikoa zen eskatzailearen jatorri gipuzkoarra edo bizkaitarra egiaztatzea.
1787 urteko erroldaren arabera, Bizkaiako biztanle guztiak kapareak ziren; Gipuzkoan %90a, eta atzetik Asturias (%70a) eta Burgos (%62a) zetozen. Askoz kapare gutxiago zituen Arabak (%36a), eta Nafarroak, berriz, oso gutxi (%12a).
Lurraldea Kapareak Kapareak eta familiak Biztanleak Ehunekoa Bizkaia 54.250 114.863 114.863 %100,00 Gipuzkoa 50.502 106.923 119.128 % 89,75 Asturias 114.274 241.941 345.833 % 69,96 Burgos 134.056 283.823 460.395 % 61,65 Araba 12.161 25.747 70.710 % 36,41 … Nafarroa 13.054 27.638 224.549 % 12,31
Norberaren herrian bizitzeko ez zen kaparetasun agiririk behar, zergak ordaintzerakoan edota udal hauteskunde garaian (urtean behin izaten zen) denok zekiten kapareak zeintzuk ziren.
Baina Gipuzkoako eta Bizkaiako lurrak oso pobreak ziren, eta biztanle askok eta askok alde egiten zuten, bizi hobe baten atzetik.
Euskal Herriko lurrak herritik alde egiterakoan, oso mesedegarriak izaten ziren kaparetasun agiriak, batez ere Gaztela edo Indietara joaten zirenendako. Toki berrian zerga gutxiago ordaintzeko edo, askoz interesgarriagoa, administrazioan lanpostuak eskuratzeko. Hauek familia aberatsetako bigarren, hirugarren... semeak izaten ohi ziren.
Soraluzeko kapareak: 1746eko errolda
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzen ere biztanle ia gehienak (familia buruak behintzat) kapareak ziren. Baina puntu honetan ere gure herriak ba zituen berezitasunak.
1746 urtean udal kudeatzaileak hauek ziren: Juan Tomás de Solarte (alkatea), Bartolomé de Beristain (tenientea), Ventura de Armendia (sindiko-prokuradorea), Manuel de Mendiola (erregidorea) eta José de Arzamendi (erregidorea).
Urte hartan Agustín de Azcarate eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduen errolda, hain zuzen). Bost taldetan bereizi zituen biztanleak: milarista kapare kaletarrak, baserriko milarista kapareak, kaletar kapare EZ milarista, baserritar kapare EZ milarista eta gainontzeko biztanleak.
Mota Kaletarrak Baserrietakoak Guztira Milaristak 25 21 46 14% Ez milaristak 112 50 162 51% Kanpotarrak 111 111 35% Guztira 248 71 319 100%
"Kanpotarren" kopuru altua nabarmentzen da. Hau da, kapare ez zirenak edo, behintzat, Soraluzen bere kaparetasuna aitortua ez zutenak. 111 gizon dira, guztien %35a; beraz, kapareak Soraluzeko biztanleen %65a ziren. Gogoratu Gipuzkoan kaparetasun maila %90tan zegoela. Zergatik hau? Soraluze herri industriala izanik, eta XVIII mendea ekonomikoki oso oparoa izan zenez... etorkin asko etorri ziren. Gehienek, euskaldunak izatez, kaparetasuna frogatzeko aukera garbia zuten, baina prozesuak zekarren kostuek ez zuten merezi, milaristak ez baziren behintzat.
Honetaz gain, beste 162 lagun zeuden, kaletarrak gehienak, kapareak bai baina milaristak (aberatsak) ez zirenak. Beraz, herria gobernatzen zutenak, udalkideak, kapare milaristak (aberatsak) ziren, gizon helduen %14a. Biztanlegoan gizon gazteak eta emakumeak kontutan hartzen badira, udalkideak helduen %5 izan zitekeen.
Soraluzeko kapareak: kaparetasun agiriak
- Ez da nahastu behar Soraluzen sortutako abizenekin.
1540tik 1830 arte kaparetasun agiriak sortzeko hainbat eskaera gordetzen dira. Lau formula erabiltzen ziren:
- Información recibida a pedimiento de...
- Pleito de hidalguía de... contra el concejo de la villa de Placencia.
- Expediente de hidalguía de...
- Expediente de filiación y nobleza de...
Eskaera gehienak Soraluzeko Udalari egindakoak dira (bertan jaiotakoek edo kanpotik etorritakoek), eta badaude Soraluzetik alde egindakoek bere herrietan eskatutakoak ere. Kaparetasun agiri zerrendak herriko familia aberatsen berri ematen digu.
Abizena Urtea Eskatzailea Herria Azalpenak Abalías 1767 Antonio Clemente de Abalías Soraluze Durangokoa Aginaga
Aguinaga1651 Francisco de Aguinaga Soraluze Agirre
Aguirre1558 Juan de Aguirre Soraluze Agirre
Aguirre1637 Domingo Ruiz de Aguirre Soraluze Agirre
Aguirre1651 Domingo de Aguirre Gorostegui Soraluze Agirre
Aguirre1689 Lucas de Aguirre Soraluze Agirre
Aguirre1773 Andrés de Aguirre Gomozcorta Soraluze Agirre
Aguirre1799 Manuel Agustín de Aguirre Gorostegui Eibar Soraluzekoa Agirrebeitia
Aguirrebeitia1657 Domingo de Aguirrebeitia Cengotita Solaaldea eta semeak Soraluze Agirrebeña
Aguirrebeña1729 Tomás, Agustín, Pablo eta Ignacio de Aguirrebeña Soraluze Elgetakoak Agirrebeña
Aguirrebeña1830 Sotero de Aguirrebeña Aldazabal Iraolagoitia Larreategui Gernika Soraluzekoa Aizpiri 1802 Pedro Francisco de Aizpiri Soraluze Eibarkoa Aizpitarte 1799 Juan Cayetano de Aizpitarte Arana Mendiola Lizundia Aguirrebeña Gernika Soraluzekoa Albiz 1565 Martin de Albiz Soraluze Aldazabal 1707 Lorenzo de Aldazabal Soraluze Alvis 1765 José de Alvis Soraluze Liendokoa (Kantabria) Alzibar 1765 Francisco de Alcíbar Ubeguía Unamunzaga San Andrés Arriaga Gernika Soraluzekoa Alzola 1635 Pedro de Alzola Sarasivar Soraluze Amezua 1751 Domingo de Amezua Soraluze Durangokoa Amezua 1766 Ignacio de Amezua Soraluze Berrizkoa Amillategi
Amillategui1707 Juan de Amillategui Soraluze Andonaegi
Andonaegui1766 Juan Bautista de Andonaegui Soraluze Mungiakoa Angiz
Anguiz1750 Bartolomé de Anguiz Soraluze Ansola 1671 Martín de Ansola Soraluze Ansola 1751 Martín de Ansola Soraluze Elgoibarkoa Ansola 1751 Domingo de Ansola Soraluze Elgoibarkoa Arabaolaza 1734 Bartolomé de Arabaolaza Soraluze Arana 1699 José de Arana eta anaiak Soraluze Arana 1799 José Ramón de Arana Soraluze Eibarkoa Aranburu
Aramburu1777 Santiago de Aramburu Soraluze Ermukoa Aranguren 1738 Mateo eta Domingo de Aranguren Soraluze Arano 1798 Lucas de Arano Soraluze Aranzadi 1799 Antonio de Aranzadi Soraluze Itsasokoa Arexola 1590 Bartolomé de Arexola Soraluze Arexola 1701 Lorenzo eta Francisco de Arexola Soraluze Argarate 1685 Andrés de Argarate eta Manuel, Francisco eta Juan Bautista de Argarate semeak Soraluze Argarate 1750 Martín de Argarate Soraluze Argarate 1767 Francisco José de Argarate Soraluze Bergarakoa Argarate 1788 José Ignacio de Argarate Soraluze Arin 1651 José de Arin Soraluze Arizaga 1802 Gaspar de Arizaga Soraluze Durangokoa Ariznabarreta 1654 Marcos de Arzinabarreta eta emaztea Soraluze Ariznabarreta 1830 Pedro Francisco de Ariznabarreta Arrieta Gabilondo Larreátegui Gernika Soraluzekoa Arrieta 1703 Martín de Arrieta Soraluze Arrizabalaga 1816 Manuel de Arrizabalaga Soraluze Arroiabe 1785 Felix de Arroiabe Soraluze Ulibarri-Ganboakoa Artolazabal 1632 Martín Pérez de Artolazabal Irure Soraluze Aseginolatza
Aseguinolaza1540 Pedro de Aseguinolaza Soraluze Aseginolatza dorrearen jauna 1540 urte inguruan. Aspe 1802 Gabriel José de Aspe Soraluze Durangokoa Astiazaran 1713 Jacinto de Astiazaran eta semeak Soraluze Astiazarán 1767 Pedro Antonio de Astiazarán Beistegui Larrañaga Arana Gernika Soraluzekoa Asua 1802 Eugenio de Asua Soraluze Durangokoa Asula 1802 Miguel Antonio de Asula Soraluze Anguiozarrekoa Atutxa
Atucha1668 Martín de Atucha Soraluze Azkarai
Azcaray1756 Juan de Azcaray Soraluze Azkarate
Azcarate1716 Juan Bautista de Azcarate Soraluze Azkarate
Azcarate1726 Pedro García de Azcarate Soraluze Azkarate
Azcarate1750 Pedro eta Francisco Tomás de Azcarate, anaiak Soraluze Ermukoak Azurtza
Azurza1767 Miguel Antonio de Azurza Soraluze Eibarkoa Barrenetxea
Barrenechea1699 Andrés eta Esteban de Barrenechea Soraluze Barrenetxea
Barrenechea1707 Juan de Barrenechea Soraluze Barrutia 1687 Joaquín de Barrutia Soraluze Barrutia 1764 Juan Sebastián de Barrutia eta anaia Soraluze Beiztegi
Veiztegui1562 Francisco, Juan y Pedro de Veiztegui Egoza anaiak Soraluze Beiztegi
Veiztegui1589 Martín de Veiztegui Egoza Soraluze Indietara joateko. Beiztegi
Beiztegui1744 Andres de Beiztegui Arrasate Beltzunzibar
Belzuncibar1587 Esteban de Belzuncibar Soraluze Bereinkua
Bereincua1756 José Ignacio de Bereincua Soraluze Bergara
Vergara1791 Pedro de Vergara Soraluze Berraondo 1766 Manuel Antonio Joaquín de Berraondo Orbe Soraluze Elgetakoa de la Fuente 1767 Manuel Francisco de la Fuente Soraluze Arrasatekoa Egiguren
Eguiguren1668 Juan de Eguiguren Soraluze Egizabal
Eguizabal1738 Bartolomé de Eguizabal Soraluze Guatemalatik Eizaga 1729 Gabriel de Eizaga Echevarria, Soraluze Eizagirre
Eizaguirre1614 Antonio Pérez de Izaguirre Soraluze Elgarrista 1802 Andrés de Elgarrista Soraluze Eibarkoa Elizpuru 1773 Andrés, Manuel eta Antonio Agustín de Elizpuru, anaiak, eta Agustín de Elizpuru osaba Soraluze Elzaurdi 1779 Bernardo de Elzaurdi Soraluze Kanbokoa Elzaurdi 1807 Agustín eta Juan Antonio de Elzaurdi Sarasqueta anaiak Soraluze La Coruñatik Erdaide 1774 Manuel Joaquín de Erdaide Soraluze Arrasatekoa Erzilla
Ercilla1767 Vicente de Ercilla Soraluze Espilla 1642 Andrés de Espilla Bizkaia Espilla 1643 Domingo de Espilla Soraluze Espilla 1695 Domingo de Espilla Soraluze Espilla 1819 Manuel Espilla Amillategui Soraluze Espren 1397 Lope Ibañez de Espren Soraluze 1397 urtean Getariako Batzar Orokorraren Soraluzeko prokuradorea. Gabilondo
Gavirondo1750 Andrés de Gavirondo Soraluze Gana 1757 José Francisco de Gana Amézaga Basaldua Gandía Gernika Garate 1640 Juan Ramos de Garate eta emaztea Soraluze Garate 1651 Andrés eta Felipe de Garate Soraluze Elgoibarkoak Garate 1767 Juan Antonio de Garate Soraluze Mendarokoa Gisasola
Guisasola1767 Pedro de Guisasola Soraluze Eibarkoa Gisasola
Guisasola1785 Miguel de Guisasola Soraluze Mallabikoa Goenetxea
Goenechea1634 Martín de Goenechea Mendiola Soraluze Guridi 1767 Juan Ignacio de Guridi Soraluze Arrasatekoa Hernizketa
Hernizqueta1649 Domingo de Hernizqueta Eibar Soraluzekoa Iarza
Yarza1817 Antonio María Cayetano de Yarza Soraluze Ibarra 1558 Sebastián de Ibarra Soraluze Ibarra 1701 Ignacio de Ibarra Soraluze Ibarra 1818 Manuel Antonio de Ibarra eta José María UsiIbarra bere iloba Mutriku Soraluzekoa Ibarrolaburu 1747 José Ignacio de ibarrolaburu Soraluze Idoiagabeitia
Idoyagabeytia1755 Juan de Igoyagabeytia Soraluze Igeribar
Igueribar1566 Jerónimo y Bartolomé de Igueribar Soraluze Imitola 1612 Víctor de Imitola Soraluze Cartagena de indias Intsaurdieta
Insaurdieta1713 José Antonio y José Joaquín de Insaurdieta Soraluze Intsausti
Insausti1558 Antonio de Insausti Soraluze Iraola 1563 Juan, Domingo eta Martín de Iraola Soraluze Iraola 1566 Juan Domingo eta Martín de iraola Soraluze Iraola 1635 Diego de Iraola Soraluze Gasteiz Iraolabeitia
Iraola Beytia1657 Domingo de Iraola Beytia Soraluze Iraurgi 1642 Andres de Iraurgui Barrundiola eta anaiak Soraluze Iribas 1556 Domingo de Iribas Soraluze Iribe 1656 Domingo de Iribe Arrese Soraluze Irigoien
Irygoyen1729 Juan Bautista de Yrigoyen y Oyarbide Soraluze Iriondo 1815 Agustín Iriondo Soraluze Irure 1590 Juan Zuri de Irure Soraluze Indietara joateko. Isasi Isasmendi 1713 Martín de Isasi Isasmendi Soraluze Iturriaga 1574 Andrés de Iturriaga Soraluze Iturriaga 1767 Martín Francisco de Iturriaga Soraluze Elgoibarkoa Iturriotz
Iturrioz1766 Domingo Ignacio de Iturrioz Soraluze Eibarkoa Iturtzaeta
Iturzaeta1655 Francisco de Iturzaeta eta anaia Soraluze Izagirre
Izaguirre1785 Francisco de Izaguirre Soraluze Ermuakoa Jauregi
Jauregui1604 Sebastián de Jauregui Soraluze Juaristi
Juarizti1700 Francisco de Joarizti Eguino Soraluze Kareaga
Careaga1799 Juan José eta Damián de Careaga anaiak Soraluze Barinagakoak Korta
Corta1703 Juan Bautista de Corta Soraluze Kortazar
Cortazar1802 Alejo de Cortazar Soraluze Arrazolakoa Lamot 1755 Florencio José de Lamot Eibar Larrañaga 1799 Juan Domingo de Larrañaga Soraluze Bergarakoa Larreategi
Larreategui1775 Agustín de Larreategui Arrasate Lasalde 1690 José de Lasalde y Arana Soraluze Laskurain
Lascurain1774 Melchor de Lascurain Soraluze Lazpiur
Laspiur1785 José Ignacio de Laspiur Soraluze Bergarakoa Lasurtegi
Lasurtegui1666 Miguel de Lascurtegui Soraluze Lazkano
Lazcano1773 José Joaquín de Lazcano iturburu Soraluze Leiaristi 1767 Domingo Santiago de Leiaristi Soraluze Aramaiokoa Leibar 1635 Nicolás de Leibar Soraluze Leturiondo 1750 Ignacio, Domingo eta Francisco de Leturiondo Soraluze Lizarralde 1658 Juan de Lizarralde Soraluze Santiagoko zalduna. Lizarriturri 1646 Matías de Lizarriturri Igueribar Soraluze Lizarriturri 1826 Juan José de Lizarriturri Izaguirre Irazábal Eizaga Azcárate Gernika Soraluzekoa Lizundia 1774 Francisco de Lizundia Soraluze Elgoibar Loiola
Loyola1567 Juan García de Loyola, aita-semeak Soraluze Loiola
Loyola1567 Domingo eta Juan de Loyola Soraluze Loiola
Loyola1599 Juan de Loyola Soraluze Armagileen prokuradorea. Loiola
Loyola1635 Miguel de Loyola Soraluze Sevilla Loiola 1774 Antonio de Loiola Soraluze Durangokoa Madariaga 1799 Juan de Madariaga Eibar Maiztegi
Maiztegui1799 Juan Ramón de Maiztegui Leturiondo Iraola Gallastegui Gernika Soraluzekoa Mallagarai
Mallagaray1641 Ascencio de Mallagaray Soraluze Ermua Manzano 1666 Gregorio eta Francisco Manzano Soraluze Getafekoak, Sagarragako eratorria. Masustegi
Masustegui1766 José de Masustegui Soraluze Gatikakoa Mendiola 1558 Juan López de Mendiola Soraluze Mendiola 1634 Domingo Ibáñez de Mendiola Soraluze Mendizabal
Mendizaval1725 Juan de Mendizaval Soraluze Mendizabal 1785 Juan Andrés de Mendizabal Eibar Soraluzekoa Muniozguren
Moniozguren1766 José de Moniozguren Soraluze Ermuakoa Mujika
Mujica1729 Agustín de Mujica Soraluze Munain 1773 Juan Vicente Ruiz de Munain Soraluze Arrasatekoa Mutiogoenengua 1785 Ignacio de Mutiogoenengoa Soraluze Nabarnizkoa Obiaga 1657 Simón y Miguel de Obiaga, osaba-ilobak Soraluze Olabarria 1800 Pedro Ygnacio, Juan Andres eta Francisco Andres de Olabarria anaiak Soraluze Oliden 1766 Tomás de Oliden Soraluze Elgoibarkoa Oliden 1773 Francisco Ignacio eta Tomás de Oliden anaiak Soraluze Ondartza
Ondarza1591 Juan de Ondarza Soraluze Orduña 1661 Juan de Orduña y Arizaga Soraluze Orduña 1665 Juan de Orduña y Arizaga Soraluze Oregi
Oregui1724 Atanasio de Oregui Soraluze Oregi
Oregui1772 Roque Ignacio de Oregui Soraluze Orozko
Orozco1697 Agustín de Orozco Soraluze Orozko
Orozco1699 Agustín, Juan, Cristóbal eta Carlos de Orozco Soraluze Osa 1802 Francisco Antonio de Osa Soraluze Bergarakoa Osoro 1663 Domingo de Osoro Soraluze Otegi
Otegui1743 Bartolomé de Otegui Soraluze Otegi
Otegui1761 Felipe de Otegui Soraluze Sagarraga 1635 Juan de Sagarraga Soraluze Sagastizabal 1690 Francisco de Sagastizabal Soraluze Saloguen 1558 Juan Pérez de Saloguen Soraluze Saloguen 1617 Pedro kapitaina, Joan Garciaren semea Tolosa Saloguen 1635 Joan García, Martín Garciaren semea Bergara Sarasketa
Sarasqueta1706 Martín de Sarasqueta Soraluze Sarasketa
Sarasqueta1783 José Andrés de Sarasqueta Olave Soraluze Eibarkoa Sarasketa
Sarasqueta1802 Francisco de Sarasqueta Soraluze Barinagakoa Sarria 1785 Sebastian de Sarria Soraluze Gamarra Txikikoa Sesma
Zesma1784 José de Zesma Soraluze Ermukoa Solarte 1697 Tomás de Solarte Soraluze Suinaga 1632 Martín de Suinaga Acha Soraluze Trojaola 1802 Anselmo de Trojaola Soraluze Aramaiokoa Txurruka
Churruca1557 Martín de Churruca Soraluze Txurruka
Churruca1757 Pedro de Churruca Unamuno Armendia Lizarriturri Gernika Soraluzekoa Ubarkalde
Ubarcalde1592 Lucas de Ubarcalde Soraluze Ubarkalde
Ubarcalde1612 Juan de Ubarcalde Soraluze Ubarkalde
Huarcalde1778 Bartolomé Isidro Huarcalde eta anaia Soraluze Ugalde 1612 Juan de Ugalde Soraluze Unamuno 1558 Juan de Unamuno Soraluze Uriarte 1799 José Manuel de Uriarte Soraluze Arrasatekoa Urizar 1741 Pablo de Urizar eta Joaquín semea Soraluze Urizar 1772 Cristóbal de Urizar Soraluze Bergarakoa Urizar 1773 Cristóbal de Urizar Soraluze Urkia
Urquia1802 José María de Urquia Soraluze Ibarrakoa Urkiaga
Urquiaga1773 Manuel de Urquiaga Soraluze Bergarakoa Urkiaga
Urquiaga1780 Manuel, José Manuel eta José Simón de Urquiaga Soraluze Urkiola
Urquiola1774 Domingo de Urquiola Soraluze Durangokoa Urkiola
Urquiola1802 Nicolás de Urquiola Soraluze Otxandiokoa Urteaga 1767 Manuel de Urteaga Soraluze Ermuakoa Uzelai
Ucelay1634 Domingo de Ucelay Mariztegui Soraluze Uzkiano
Uzquiano1751 Andrés de Uzquiano Soraluze Zabala 1761 Ignacio de Zabala eta emaztea Soraluze Zabala 1802 Domingo José de Zabala Soraluze Eibarkoa Zamakola
Samacola1767 Luis Domingo de Samacola Soraluze Durangokoa Zameza 1767 Pedro Antonio de Zameza Soraluze Gatzagakoa Zaraa 1704 Juan de Zaraa Bolibar Soraluze Zarandona 1746 Miguel de Zarandona Soraluze Larrabetzukoa Zendoia
Cendoya1756 Bartolomé Joaquín de Cendoya Soraluze Zendoia
Zendoya1768 Miguel de Zendoya eta anaiak Soraluze Ziaran
Zigaran1749 Fernando de Zigaran eta anaiak Soraluze Ziaran
Ciaran1792 Manuel José de Ciaran Soraluze Zuazola 1631 Juan Martínez de Zuazola Aldazaval Soraluze Zubizarreta 1725 Lorenzo de Zubizarreta Soraluze Zufiria 1675 Juan de Zufiria Soraluze Zufriategi
Zufriategui1740 Juan Bauptista de Zufriategui Soraluze Oñatikoa Zufriategi
Zufriategui1746 Bautista eta Antonio de Zufriategui, gehi Miguel eta Joseph de Zufriategui ilobak Soraluze Zulaibar 1791 Miguel Ignacio de Zulaibar Soraluze
Erreferentziak
- Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa según el orden de sus familias pobladoras. Juan Carlos de Guerra (Primitiva Casa Baroja 1928)
- Dokuklik.Badator. Euskadiko Artxibo Historikoa.
- Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
- ↑ Kapare. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Fijo de algo >> Fidalgo >> Hidalgo. Ezer izan denaren semea.
- ↑ Censo español executado de orden del rey, comunicada por el excelentísimo señor Conde de Floridablanca, primer secretario de estado y del despacho, en el año de 1787.
- ↑ Eskubide hau oso teorikoa zen, ordenantzen bidez aberatsek hartzen ohi zituzten postu hauek eta. Informazio gehiagorako sakatu hemen.
- ↑ Euskal lurrak oso pobreak zirenez, eskubide honetaz baliatu ziren hainbat euskaldun bizia aurrera ateratzeko; horregatik egon ziren hainbeste euskaldun administrazioan.
- ↑ Hidalguía universal.