Gizartea. Per capita errenta. Banaketa (eu)
Per capita errentak, berez, ez da adierazlerik onena gizarte bat aberatsagoa edo pobreagoa den esateko; horretarako askoz egokiagoa da per familia errenta. Hala ere, jeneroen arteko alde ekonomikoak aztertzeko datu asko ematen ditu, eta halaxe landuko dugu sarrera honetan.
Jeneroen arteko aldea: bilakaera
2019 urteko datuak, nahiz eta onak ez izan, aurreko urteetakoak baino hobeak dira.
2001 urtean emakumeen per capita errenta gizonen %30a zen. Arrazoi nagusia biztanleria aktiboa zen, orduko gizon langileen kopuruak andreena bikoizten zuen eta (%58 vs. %33). Gainera, emakumeen profil profesionalak ere eskasagoak ziren eta soldatak, beraz, apalagoak[1].
Ordutik hona, bi epe nabaritzen dira. Hasierakoan (2001-2013) emakumeen errentak gizonarenak baino azkarrago hazten dira, gehien bat andra gehiago sartu zirelako lan merkatuan (%33tik %41ra pasa zen); soldatak ere altuagoak izango ziren, belaunaldi gazteak prestatuagoak datoz eta.
Bigarren epean (2013-2019) hazkunde erlatibo hau ia gelditu da, gora-beherak gora-behera. Aztertu beharko zen zergatik, epe honetan emakumeen biztanleri aktiboak gora egin duelako, pixkat (%41tik %43ra), eta heziketa maila hobetu dutela.
Pertzentzilak jeneroka: 2019 urteko egoera
Pertzentila Gizonak Emakumeak Guztira 20. pertzentila 10.452 € 10 € 3.341 € 25. pertzentila 13.607 € 1.189 € 6.668 € 30. pertzentila 16.598 € 4.425 € 9.449 € 40. pertzentila 21.167 € 8.925 € 13.316 € 50. pertzentila 24.994 € 11.731 € 18.082 € 60. pertzentila 28.465 € 15.057 € 22.619 € 70. pertzentila 32.251 € 19.642 € 27.294 € 75. pertzentila 34.155 € 21.889 € 29.707 € 80. pertzentila 36.515 € 24.643 € 32.790 € 90. pertzentila 44.401 € 34.489 € 40.447 € 95. pertzentila 54.576 € 43.229 € 49.773 € 99. pertzentila 92.207 € 63.246 € 75.912 €
Pertzentilek erakusten duten grafikak pertsonen sarrera maila adierazten du. 2019 urtean %40ko pertzentilek 13.316 €tako errenta zuen: honek esan nahi du data horretan Soraluzeko biztanleen %40ak errenta hori baino gutxiago kobratzen zuela, eta gainontzeko %60ak gehiago.
Grafikak gizonen eta emakumeen pertzentilak erakusten ditu. Nabarmentzen den lehen gauza zera da, urte horretan gizonek emakumeek baino gehiago dezente gehiago irabazten zutela[2]
Gogoratu 2019 urtean Espainiako gutxieneko soldata (SMI) hileko 900 €takoa zen, urteko 900 € x 14 hilabete = 12.600 €. Emakumeen erdien errentak SMIa baino txikiagoak ziren, arrazoi desberdinengatik: soldatapeko lanik egiten ez zutelako, pentsio baxuak zituztelako, egun osoan jarduten ez zirelako... Nolabait esateko, emakumeen erdia lan mundutik kanpo zeuden, eta beste erdia barruan. Gizonen kasuan, %22 bat zen lan mundutik kanpo zena, eta %78a barruan.
Lan munduan gauzak ez ziren parekideak. Lan egiten zituzten emakumeen %60ak (hau da, emakume guztien %30ak) 12.600 eta 25.200 €tako sarrerak zituen, gutxi gorabehera. Gizonen kasuan, ehuneko hau % 28a da (hau da, gizon guztien %22a).
Eta 25.200 euro (orduko bi SMI) baino errenta altuagoak emakumeen %20ak zuen (lan egiten zutenen %40ak), eta gizonen %50ak (lan egiten zutenen %63ak).
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- EUSTAT. Euskal AEko batez besteko pertsona-errenta, lurralde eremuen arabera, sexuari eta errenta motari jarraiki (euroak) (2001-2019).
- EUSTAT. Euskal AEko pertsona-errentaren pertzentilak lurralde eremuen arabera, sexuari jarraiki (2013-2019).
- ↑ Gogoratu hemen ez direla sartzen beltzean edota soldata barik lan egiten zutenak: umezaintzan, gaixoen zaintzen, kontratu gabekoak, etxekoandreak...
- ↑ Errenta osoaren barruan errenta mota asko batzen dira. Handienak lan errentak badira, transferentziakoak ere garrantzitsuak dira. Eta honetaz gain kapital errentak eta jarduerenak daude.