La Real Fábrica de Armas de Placencia (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Un ejemplo de arquitectura industrial en la Guipúzcoa del siglo XVIII. La Real Fábrica de Armas de Placencia
    Egilea/k María Isabel Astiazarain Achabal
    Aldizkaria Cuadernos de Sección. Artes Plásticas y Documentales 10. Eusko Ikaskuntza
    Data 1992
    Orriak 9-28
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Soraluze hiria Felipe II.aren garaian armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek bizitokia zutelarik.

    Zentru horretan lanpostu desberdinak ziren, arma-maisu titulu profesionala azterketaren bidez lortzen zelarik. Urte batzuetako produkzioaren berri dugu, batez ere XVIII. mendearen bukaera aldekoak, langile kopurua ere jakina izanik. Jakin dugu, halaber, nola gremiotan taldekaturik zeuden, langileon funtzioa eta espezializazioa, bai eta egiten zituzten zenbait piezaren diseinu ere gerure esku daukagu.

    Iñigo Espadak etxeari eta biltegiei buruz egindako dokumentazio grafikoa erakusten dugu, 1751 urtean etxearen egoera jaso eta haren egitura aztertzen duena.

    Mende erdia geroago, Miguel Antonio de Jáureguik proiektu bat aurkeztu zuen aldamenean beste eraikin bat eraikitzearren; beronen banaketa ematen dugu. Jaureguiren proposamen hau ez zen gauzatu eta 1804-1809 bitartean beste plan bat burutu zen, 1976an eraitsi egin zen eraikuntza alegia.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Erreferentziak