El capitán Lope de Elío y Sarasa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua El capitán Lope de Elío y Sarasa. Un navarro veedor de armas del rey Felipe II
    Egilea/k Francisco Javier Baztán Moreno
    Aldizkaria Principe de Viana (268 zbk.)
    Data 2017 maiatza-abuztua
    Orriak 589-622
    Hizkuntza gaztelaniaz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Lope de Elío y Sarasa Soraluzeko Erret Lantegien bigarren arma ikuskatzailea izan zen.

    Artikuluak Lope de Elio y Sarasa bizitzaren nondik norakoak azaltzen ditu: arbasoak, lehen urteak soldadu, Soraluzeko urteak, heriotza eta testamentua, emaztearen era alabaren hurrengo urteak eta azkenik, haren ondorengoak.

    Aipatzekoa da egilea, Francisco Javier Baztán Moreno, Lope de Elio y Sarasaren ondorengoa dela.


    Soraluzeri buruzkoak

    Artikuluaren mamia Lope de Elio Soraluzeko Erret Lantegien arma ikuskatzailearen hogei urteek osatzen dute (1576-1595).

    Jorratutako gaiak izendapenaren baldintzak, lanaren betebeharrak, jarduera arrunta eta eguneroko arazoak dira. Puntu hauek hobeto azaltzeko, artikuluak Lope de Elíok jasotako eta sortutako hainbat eskutitzen lagin dakar.

    Honetaz gain, artikuluak Lope de Eliok Soraluzeko hainbat erakunderi bere testamentuan lagatako limosnak aipatzen ditu.


    Irudiak

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Erreferentziak