Ernizketa baserria (eu)
Ernizketa San Martzial | |
---|---|
Izen formala | Hernizketa |
Bailara | Irure |
Altuera | 185 m |
Hedadura | 56 Ha |
Kaletik | 2,05 km |
Bertako familia
Lakuesta Gorosabel
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Ernizketa abizena ere bada, baina herriko agiri zaharretan Hernizqueta agertzen da. Sasi edo sastraka tokia esan nahi omen du.
Egun, ondoan daukan San Martzial ermitaren eraginez</ref>Izen ofiziala San Emeterio eta San Zeledonio.<ref>, San Martzial izenez ezagutzen da batez ere baserri hau.
Plazentziako Loiolatarrena omen zen Ernizketa zaharra 1708. urtean erre zen. Urte batzuk geroago herriko eliz-kabildoarena omen zen; behintzat, 1720. urtean kabildoaren aginduz Antonio de Zendoya arotzak berreraiki zuen.
XVIII mende hasieran Ernizketa baserriaren inguruan Lekunberri baserria zegoen.
Ezozi, Armendi eta Irigoinekin batera, Arcadiaco Kondearen jabetza izan zen Ernizketa. Kondea Valladolidera joan zen bizi izatera.
1928. urtean, Victor Lacuesta Gomez jostunak eta Eugenia Gorosabel emazteak erosi zioten baserria Jose Maria Justo de Armendia y Acevedori.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (107. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (248 orrialdea)