Amillatei ta Marixa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Amillatei ta Marixa
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Andres Ezenarro Urzelai
    Margari Azkarate Ganuza/ Fernando Alberdi
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Andres Ezenarro Urzelai Margari Azkarate & Fernando Alberdi

    Errekaldian jarri omen dira
    orain dendari berriyak
    zeintzuk diraden esango ditut
    Amillatei ta Mariya.
    Baba beltza [eta] suriya
    koipearekin urdaya
    Mariya beti bentanan dago
    diruriyela arraya.

    Errekaldera etorri dira
    aurten dendari berrixak,
    zeintzuk diraden esango dizut:
    Amillatei ta Marixa.
    Baba beltza eta zurixa,
    koipiakin urdeixa,
    Marixa beti bentanan dago
    dirudixala arraixa.

    Amillatei dago enpeñaturik
    Mariyak dauka temia
    Antzuelatik ekarritzeko
    entxapatako kania
    Horrenbeste gausa saldu [ta]gero
    esta milagro aundiya
    katarran begi armatuakin
    eske juanikan semia.

    Txurruka ballian egiñ omen dute
    komestiblias kontrata
    Asaliatik ekarritzeko
    abarka truke patata
    Denborale txarrak egiten baditu
    pasatutzeko estratak[1],
    Meteri Narruk egingo ditu
    aproseko abarkak.

    Txurruka ballian egin omen dute
    komestiblien kontrata
    ta Asaliatik ekartzeko
    suburdin[2] truke patata.
    Tenporale txarrak egiten baditu
    pasatzeko estratak,
    Meteri Narruk egingo ditu
    aproposeko abarkak.



    Azalpenak

    Kopla hauek XIX mendean sortu zituen Soraluzen bizi zen Zumarragako jostun batek; hori da gipuzkeraz idatzita egotearen arrazoia.

    Jostun hau oso trebea omen zen bertso eta koplak egiten. Kasu honetan, Amillategi eta Marixak Errekalden denda berria jarri zutenekoa kontatzen du bertso bidez, eta orduko merkataritzaren nondik norakoak ere azaltzen ditu.

    Kanta honen bertsio bat baino gehiago heldu da guregana. Bata, Andres Ezenarrok (Urzelai) bere garaian traskribitu eta gorde zuena. Beste bat Fernando Alberdi-k Margari Azkarate Ganuza soraluzetarrari jaso zion 1972 urtean.


    Erreferentziak

    1. Estrata: gurdiak ibiltzen diren bidea. Sasoi batean gurdibide edo estratak zirenak orain errepideak dira.
    2. Suburdin: egurra pilatu edo eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarrietako bakoitza, normalean hankaduna izaten dena.