Amillaga industrialdea (eu)

    Sorapediatik

    Hiru izen ditu: Amillaga, Agate edota Ansola industrialdea. Azken izen hau bertan egon zen enpresatik (Embalajes Ansola) hartzen du.


    Kokapena eta azalera

    Deba ibaiaren eskumaldean dago, Maltzagarako bidean. Zubi batek GI-627 errepidearekin (Gasteiz-Eibar) lotzen du.

    Mendiola industrialdearen moduan, ibaia eta garai bateko trenbidearen arteko esparrua hartzen du. Honetaz gain, Amillaga industrialdean Embalajes Ansola enpresa zegoenean trenbidetik gorako beste esparru bat prestatu zuten.

    Eraikinak 2.300 m2
    Bide, parking eta berdeguneak 13.700 m2
    Guztira 16.000 m2


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1902 urtetik Orbea zentrala zegoen bertan. Bertara joateko ibaiaren gaineko pasabidea zegoen.

    1970. hamarkadan Embalajes Ansola enpresak zentrala erosi, bota eta industrialde hau eraiki zuen, zubi berria eta guzti. Ordutik gero, bizpahiru aldiz handitu zuen: hegoaldetik, iparraldetik eta trenbide izandako gainetik.

    Tamalez, 2016 urte inguruan enpresa itxi egin zuten.

    Mendiola industrialdea beteta degoenez, bada asmoa Eusko Jaurlaritza eta Soraluzeko Udalaren artean industrialdea erosi eta egokitu enpresei eskaintzeko.


    Bertako industriak

    Industria bakarra zegoen, Embalajes Ansola izenekoa aurretik, eta Indubrik gero.


    Erreferentziak