Maria Barbara de Aguirre (eu)
María Bárbara de Aguirre | |
---|---|
Jaio | Bergara, 1499 |
Hil | Ozeano Barea, 1536 |
Profila | "Abade" onuraduna |
Jaio, ezkondu eta seme alabak
Maria Barbara kapelaua
XVIII mendean Juan Antonio de Azcarate soraluzetarra Ameriketara joan zen morroi, 18 urte zituela, eta azkenean dirua egin zuen Mexikoko Guadalajaran, saltzaile.
Seme-alabarik izan ez zuenez, hiltzerakoan dirua laga zuen sorterrian kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak emateko. Kapelautza 1788-9 urteetan sortu zuten eta aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba.
1812 urtean José María hil zen, eta honen arrebak, María Bárbara de Aguirre andereak, kapelautza eskatu zuen. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, onartu zuen.
Auziak
Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapelautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako, eta gainera andra. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.
Baina María Bárbararen senarrak, Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak[1], pisu handia zuen. Beraz, bigarren prozesua abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.
Kapelautza (eta errentak) hutsik zegoela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren prozesua abiatu zuen.
Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.
Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.
1.824 urtean Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten eliz-prozesua, eta honek 1.825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. Atanasio Puyal apezpikua 1.827 urtean hil zen.
Epaiak
1.828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.
Epaitegi zibilak 1.833 urtean eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra.
Urte honetan bukatu ziren auziak eta epaiak María Barbararentzat. Kapelautzarenak, berriz, ez ziren bukatu 1.866 urtera arte.
Erreferentziak
- Así en la tierra como en el cielo. Jesús Mª Pitarque (www.academia.edu 2003)
- ↑ Arkitekto honek, besteak beste, bigarren Erregetxearen proiektua egin zuen, eta Erregetxe berriarenak ere.