Kotxebidea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Garai bateko Kotxebidea Etxaburueta kaletik tren geltokiraino zihoan.

    Kaleak S baten forma zeukan; 120 metro luze zen, eta 5 metro zabal.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, geltokia herri kaskotik kanpo geratu zen, azken etxeak baino dezente altuagoa.

    Tren geltokira heltzeko ez zuten orduko bideek balio, oso aldapatsuka zirenez eta harrizko zoruak oso gorabeheratsuak zirela, idiek hanka ondo sartzeko. Beraz, bide berria egin behar zen, aldapa gutxikoa eta zoru laukoa.

    Bide berria Etxaburueta bukaeratik hastea erabaki zuten, eta horretarako tarte lau horri aldapa egin zioten, Kotxebide bere altuagotik hasteko. Aldapa gutxitzeko bidea luzatu zuten: zuzen egin beharrean bi errebuelta egin zioten. Azkenik, zorua adokinez egin zuten gurdiak gora eta behera eroso ibiltzeko.

    Garai hartan kaleari Kotxebide edota Estaziño kalea esaten zitzaion.

    Azkenik, XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estazio kalea) lehen 75 metro Etxaburuetari eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estaziño kalean geratu zen.

    Orduan Kotxebidea kalea desagertu egin zen.


    Etxeak eta atariak

    Kotxebideak oso atari gutxi zuen.

    Eskumatik, lehen zatia Etxaburuetaren zenbaki bikoitien atzetik pasatzen zen, eta gero Elizburu kaleko zenbaki bakoitien atzekaldetik. Ostean, Arias fundizioari buelta ematen zion tren geltokira heltzeko.

    Ezkerretik, biltegi bati buelta ematen zion (gaur egun Udal merkatua) eta Etxaburuetako 5 zenbakiaren atzekaldetik pasatzen zen. Bigarren errebueltan bertan Arias fundizioaren beste pabiloia zegoen, eta SACIA enpresa. Azken zatian tren geltokiaren trenbidea zegoen (apartaderoa).


    Erreferentziak