Serafin Achotegui (eu)

    Sorapediatik
    Serafín Achótegui Urrestieta
    Serafin Achotegui. Arrateko hilarria.jpg
    Jaio Soraluze, 1898
    Hil Arrate, 1936
    Profila Enpresaria


    Gerra aurrekoak

    Serafin Achotegui enpresa gizona zen. Lagun batzurekin enpresa sortu zuen: Serafín Achótegui y Compañía, Sociedad Anónima, Construcciones SACIA edo SACIAz ere ezagututa.

    Politikoki eskuma zalea zen, karlista. Gerra sortu zenean Círculo Carlistaren lehendakaria zen.


    Preso hartu eta hil

    1936ko abuztuaren bukaeran atxilotu zuten. Karlistek arma-biltegi bat erreketeen esku jartzeko gertu zutela zabaldu zen herrian, eta ondorioz, deklarazioa hartzeko hainbat karlista preso hartu zituen herriko Defentsa Batzordeak.

    Serafin Achotegui ez zuten deitu. Baina, Círculo Carlistaren lehendakaria izanik, atxilotuen berri eskuratzeko bertaratu zen eta berau ere preso hartu zuten. Egun horretan bertan Arratera eraman zuten, Manuel Lersundi eta beste batzurekin.

    Biharamunean, abuztuaren 29an, hegazkin nazionalek Eibar bonbardatu zutenean, Arraten zeuden presoak bibaka eta txaloka hasi ziren. Hasarretuta, miliziano batek lehiotik tiro egin zien eta bala batek Serafin Atxotegi hankan zauritu zuen, oso larri.

    Odol asko galtzen ari zela, Arrateko aterpetxean zegoen Mesedeetako moja batek lehen sendaketak egin zizkion. Biharamunean, hobeto zegoela eta, milizianoek eraman zuten "Soraluzera bueltatzeko omen". Miliziano horietako bat asturianoa omen zen, gero Mexikon erbesteratuta hil zela.

    1937ko urriaren 10ean aurkitu zuten gorpua, Arraten bertan lurperatuta. Herrira ekarri eta Arraten gurutzea jarri zuten, idazki honekin: Por Dios y por España. Aquí fue asesinado Serafín Achótegui Urrestieta de Placencia de las Armas por las hordas marxo-separatistas a la edad de 38 años (Jaungoikoa eta Espainiagatik. Hemen Soraluzeko Serafin Achotegui Urrestieta erail zuten saldo marxista-banatzaileek, 38 urte zituela).


    Serafin Achotegui auzunea

    XX mendean Soraluzen gero eta langile gehiago zegoen, eta etxebizitzak falta. SAPAk gerra aurrean sortu zuen lehen auzunea, Alejandro Calonje izenekoa.

    Nahikoa ez zenez, gerra ostean bigarrena egitea erabaki zuten, Txurrukena eta Salogoen baserrien ortuetan, erreka ondoan. Horretarako, 1947 urtean herriko ugazabek lurrak erosi zizkien orduko jabeei. Auzune hau Serafin Achótegui izendatu zuten, nahiz eta herriak oraindik Txurruken auzoa izena mantentzen duen.


    Erreferentziak

    Isiltaduna hausten. Soraluze 1936