Salon baserria (eu)
(Salogoen Gañekoa baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
Salon | |
---|---|
Izen formala | Salogoen Gainekoa I eta II |
Bailara | Irure |
Altuera | 175m |
Hedadura | 18 eta 14 Ha |
Kaletik | 1,2 km |
Bertako familiak
Bi etxebizitza ditu baserriak:
- Larrañaga Urresti familia
- Juaristi Ariznabarreta familia
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Inoiz Salogoen Barrí edo Garaikoa ere deitua. Salogoen dorretxeari lotua izan da.
1750. urtearen inguruan Salogoen de Arriba izenarekin agertzen da, Teresa Ignacia de Isasi zela.
bertan bizi diren familia biak XIX. mende hasieratik bizi dira baserrian.
Gaur egun herritik doan bidea basoa zen lehenago, eta elektrikatik pasatzen zen bide zaharretik joan behar izaten zuten herrira hurbildu nahi zuten guztietan.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- SALON, Irure ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (SALOGUEN ARRIBA: cas. del valle de Irure, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (102. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (248 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. New York-eko Liburutegi Publikoa (Public Library of New York)