Así en la tierra como en el cielo (eu)
Así en la tierra como en el cielo | |
---|---|
Egilea | Jesús Mª Pitarque de la Torre |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 2003 |
Argitaletxea | www.academia.edu |
Hiria |
Izenburu osoa
Así en la tierra como en el cielo. Familia e Iglesia: Intereses contrapuestos en torno a una capellanía guipuzcoana (1778-1866)
Zeruan bezela lurrean ere. Familia eta Eliza: kapelautza gipuzkoar baten inguruko interes kontrajarriak (1778-1866)
Liburua zertan den
Jesús María Pitarque historialariari XVIII eta XIX mendeen arteko aldaketak interesatzen zaizkio bereziki.
Espainiako Archivo Histórico Nacional delakoan (Artxibategi Historiko Nazionala) demanda baten agiriak topa zituen, Soraluzen sortutako kapelautza bati buruzkoak hain zuzen.
UNEDen ikasten ari zela, gai honi buruz tesina aurkeztu zuen 2003. urtean. Tesina hau Internet-en argitaratu zuen.
Soraluzeri buruzkoak
Kapelautza hau Juan Antonio de Azkarate jaunak sortu zuen, 1878-79 urteetan, eta errentak eman zizkion.
Aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba. 1812 urtean José María hil zen, eta kapelautza arrebak eskatu zuen, María Bárbara de Aguirre andereak. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, onartu zuen.
Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapelautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako, eta gainera andra. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.
Baina María Bárbararen senarrak, Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak[1], pisu handia zuen. Honek bigarren prozesua abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.
Kapelautza (eta errentak) hutsik zegoela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren prozesua abiatu zuen.
Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.
Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.
1824 urtean prozesuak Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen, eta 1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.
Epaitegi zibilak 1833 eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra. Eta orduan Juan Bautista de Beiztegui hil zen. Kalagorriko apezpikuak José Matías de Beizregui izendatu zuen kapelau, eta aldiberean kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, José Cruz de Azcaray. Beraz, bi kapelau ziren batera, eta epaiak hasi ziren berriro.
Urte hartan lehen karlistada sortu zenean prozesu asko bertan behera itxi ziren, haietako bat hau. Juan Bautista de Beiztegui Bordelera joan eta bertan ezkondu zenez, José Cruz de Azcaray kapelaua izan zen 1865 urtean hil zen arte. Demanda eta epaiek 1819 urtetik 1834 urtera arte iraun zuten.
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.
- ↑ Arkitekto honek, besteak beste, bigarren Erregetxearen proiektua egin zuen, eta Erregetxe berriarenak ere.