El nuevo puente de Placencia (eu)
Izenburua | El nuevo puente de Placencia sobre el Deva |
Egilea/k | Iñaki Linazasoro |
Aldizkaria | La Voz de España |
Data | 1967/07/21 |
Orriak | 13 |
Hizkuntza | gaztelaniaz |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Santiago egunean inauguratzekoa zen zubi berriaren azalpenak ematen ditu.
Lehenik eta behin, zubia nagusiaren historia egiten zuen: 1834ko ufala, Rodil jeneralaren inkautazioa... hasiera-hasierako zubira heldu arte, Soraluze sortu zenekoa, eta harpasuak.
Gero, zubi berriaren historia: Jose Luis Larrañaga alkatearen ekimena, Aldundia eta Gobernadore Zibilaren laguntzak... eta aurrekontuaren finantziazioa: Aldundiak miloi t'erdi pezeta, Estatuak miloi bat, Udalak miloi bat eta, azkenik, herritarrek beste miloi bat: guztira, lau t'erdi miloi pezeta. Lanaren zuzendaria Jose Maria Gabarain izan zen, eta kontratista Construcciones Murias.
Zehaztapen teknikoak (20 metro zabal, 7 metrotako errepidea, ibilgailuentzako aparkamientuak...) eta bestelakoak ere ematen zituen (Madrilgo Larios jauregitik ekarritako irudiak, 19 argi, lurrontzi zintzilikariak, eserlekuak...). Inguruko etxe jabeek ere beren etxaurreak margotu zituzten, dena ondo luzitzeko.
Bukatzeko, inaugurazioa grabatzeko NODO eta TVE etortzekoak zirela ziurtatzen zuen...
Aipatzekoa da Iñaki Linazasororen aita, Karlos Linazasoro "Altzeta", soraluzetarra zela.
(handitzeko, sakatu gainean)