Obe baserria (eu)
Obe | |
---|---|
Izen formala | Obeaga |
Bailara | San Andres |
Altuera | 370 m |
Hedadura | 14 Ha |
Kaletik | 3,6 km |
Bertako familia
Maiztegi-Ariznabarretatarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Batzuen ustez, izenak zulo edo koba tokia esan nahi omen du; besteentzat, berriz, larrea edo zelaia.
Gipuzkoako abizena da, armarri honekin: zilarrezkoa, bi makal berde (sinople) lur berde gainean.
Izan ziren soraluzetarrak abizen honekin. Bertakoak izan ziren, esateko, Simón de Obiaga Inkisizio Gorenaren idazkaria, eta Juan Ignacio de Obiaga Peruko inkisidore apostolikoa.
Beste baserri askoren moduan, bere etxetxoa izan zuen, Kastelamuno izenekoa.
XX.mende hasieran baserria erre zen eta leku berdinean eraiki zuten berria. Lehenago bolatokia zegoen etxe aurrean eta jende asko batzen zen egun berezietan.
Jabeak eta biztanleak
XVI. mendean Martín Arano de Arechagak, Aretxaga baserriaren jabeak, Obe baserria erosi zion Juan Ibañez de Espilla jaunari. 1555. urtean Pedro de Argaratek, Argarate baserriaren jabeak, salmenta eskrituraren kopia eskatu zuen[4].
1740. urte inguruan José de Argárate zen jabea. Gero, erakunde batera pasa zen (Agustindar mojena?). Eta 1803.eko ekainean saldu zuten, Sagasai eta Kortarekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[5].
Orduan Bartolomé de Maizteguik erosi zuen, eta Maiztegi familia gaur arte bizi izan da Obe baserrian.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (35. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
- ↑ Traslado de pedimiento de Pedro de Argarate, dueño de la casa y casería de Argarate, jurisdicción de la villa de Placencia, de traslado de escritura de venta de la casa de Hobe por Juan Ibáñez de Espilla a Martín Arano de Arechaga, señor de la casa y casería de Arechaga, jurisdicción de la dicha villa. Escribano: Juan de Churruca. Signatura: 05-C/131-09 (1555).
- ↑ Autos de evaluación, enajenación y subasta de las caserías de Sasai, Corta y Obe, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real orden de 19 de septiembre de 1798 (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/06/25).