Idazleak (eu)
- Oharra. Sarrera honetan Soraluzen jaiotako edota bizi izandako idazleak agertzen dira, beren liburuekin.
- Soraluzeri buruzko liburuak ikusteko, sakatu hemen.
Espilla, Juan de
Soraluze (1603-1665 inguruan)
Dominikoa, Salamankan egin zuen profesioa (1616/09/24), eta doktorautza bukatu gero. Avila, Toro eta Burgosen Teologia eta Arte-maisua. Gainera, goiko karguak izan zituen Salamanca, Ávila eta San Gregorio (Valladolid) komentuetan.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Compendio de conclusiones teológicas Gaztelaniaz
Florencio, Florencio Josepf de
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Baillerbi (1701) - Soraluze (1779)
Erret Lantegien kontadorea eta armagilea.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756 1756 Gaztelaniaz
Galduta dago
Perocheguy, Juan de
Ainhoa edo Gares (XVIII mendea)
Militarra, artilleroa, Nafarroako komandantea eta Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria.
Tubalismoaren eskolako sutsuenetakoa. Hau da, Paradisuan Jaungoikoa euskaraz aritzen zela Adan eta Ebarekin. Unholde Handia gertatzerakoan, Noen biloba zen Tubal Euskal Herrira etorri zela, eta euskara berarekin ekarri zuen.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria 1731 Tubalismoaz gain, orduko Borboien leinua euskalduna zela jaso zuen (Bourbon = buru on) Reflexiones curiosas y notables sobre la ciencia y valor para la guerra 1752 Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria zela idatzi zuen Origen de la nacion bascongada, y de su lengua 1760 Lehen liburuaren bertsio laburtua
Mogel Elgezabal, Juan José
Soraluze edo Deba (1781) - Xemein (1849)[1]
Iturri gehienek debarra zela esaten badute ere, bada soraluzetarra zela baieztatzen duena. Dena dela, Gipuzkoako eliz-artxibategiko bataio liburuetan ez da agertzen (Vizenta arreba ba, Azkoitian).
Aspe Bustinduy, Florencio
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Soraluze (1871) - Beasain (1957)
Abadea egin zuten 1898 urtean. Errioxan, Zarautzen eta Deban lan egin eta gero, 1924 urtean Beasainera pasa zuten.
Loinazko San Martin-en oso zalea, beasaindarra zela sutsuki defendatu zuen. 1948 urtean, apaizgoaren urrezko ezteietan, Beasaingo semetzakoa izendatu zuten, eta urte batzuetara kale bati bere izena eman zioten: Florentzio Axpe.
Historiagilea eta marrazkigilea ere izan zen.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Zarauz'ko erriya 1912 Martín, Mena y Ca. ren Echean (Donostia)
Euskaraz
Lete Oregi, Juan Jose
Osintxu (1884) - Deba (1955)
Lantegia zuen Soraluzen. Nazionalista zen, Jose Mari Leteren aita. Gerra ostean isun gogorra jarri zioten, eta Debara joan zen familia guztiarekin.
Egunkarietako artikuluak eta Gipuzkoarra aldizkarian ipuinak idazteaz gain, hainbat antzerki obra idatzi zituen, herrian bertan taularatu zirenak.
Lana Urtea Azalpenak Azala Itxastarra 1921 Gurutzepe 1932 Abenda etxeko antzokia zabaldu zenean (Batzokia) antzeztuta
Larrañaga Aranguren, Policarpo Don Poli
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Soraluze (1883) - Baiona (1956)
Abadea, sindikalista, musikaria
Arluciaga Muguruza, Marcelina
Soraluze (1891-1975)
Marcelina Pope. Hainbat komunikabideetan idatzi zuen Soraluze eta eskualdeko historia eta kultura tradizionala zabaltzeko, horietako artikulu batzuk Sorapedian daudela: En la plaza del Tercio de Montejurra, Una villa industrial y científica...
Astiazarán Ugalde, José María
Soraluze (1895-1976)
Industri maisua, Escuela de Dibujo Lineal izenekoaren sortzailea eta bertako Marrazketa eta Aritmetika maisua.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Nociones elementales de la Aritmética 1926 S. de Diego inprimategia (Eibar)
Gaztelaniaz
Garmendia Kortadi, Juan
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Lasarte-Oria (1898) - Logroño (1989)
1910ean Soraluzera etorri zen familiarekin, eta gerora eskopeta-tailerra jarri zuen. Gerra ostean, 1944 urtean, Donostiara joan zen eta Begoña izeneko liburu-denda jarri zuen, euskaltzaleen topaleku. Ia euskal aldizkari guztietan egin zituen kolaborazioak (Euzko Gogoa, Egan, Aranzazu...), oro har euskal literaturarekin lotutako gaiekin. Zeleta, Jeltzale eta Berrizki ezizenak erabili zituen. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Alberdi Arregi, Antolin
Soraluze (1903-1989?)
Gerra aurretik olerkiak argitaratu zituen hainbat aldizkarietan, Kirikiñok bultzatuta.
Gerra ostean, Frantzian erbesteratuta zela, Parisko Euzko Deyan aldizkarian parte hartuzuen.
Lana Urtea Azalpenak Azala Nire gogapen batzuk 1928 Euskal Esnalea aldizkarian
Astigarraga Larrañaga, Andoni
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Soraluze (1920) - Buenos Aires (1991)
Gerra garaian Argentinara erbesteratua, Argentinako Eusko Jaurlaritzan aritu zen urte luzeetan. Confederación Vasca de América eta Federacion de Entidades Vasco-Argentinas erakundeen lehendakaria izan zen, eta Euzko Deya aldizkaria eta Ekin argitaletxearen sorreran parte hartu zuen. Euskaraz idatzi zuen Ameriketako hainbat euskal aldizkaritan: Nación Vasca, Eusko Deya, Laurak Bat, Danak Bat... Kultura zabaleko gizona zen, eta oso estiloa egokia zuen egunkari eta aldizkaritarako.
Barandiarán Irizar, Luis
Soraluze (1921) - Gasteiz (2019)
Apaiza, hiru gai izan zituen idazle moduan: erlijioa (batez ere gazteei zuzendua), Euskal Herriko alegia eta ipuin zaharrak eta bere osaba, José Miguel de Barandiarán.
Garmendia Berasategui, Ignacio
Soraluze (1923) - Donostia (2016)
Juan Garmendia Zeleta zenaren semea. Marina merkanteren kapitaina eta Pasaiko portuaren praktikoa izan zen.
Larrañaga Fernández de Arenzana, Ramiro
- (gehiago jakiteko, sakatu hemen)
Soraluze (1924) - Donostia (2005)
Armagile familia batean jaio, grabatzaile hasi zen lanean, SAPAn hasieran eta bere kasa gero. Zenbait urtez Soraluzeko udaletxeko bulegaria izan eta gero, bere lan-ibilbidea Donostiako Aurrezki Kutxan bukatu zuen. Grabatzaile moduan hasi zen armak eta bere bilakaera historikoa aztertzen, eta Soraluzeren historia ere. 1970tik aurrera hasi zen nabarmentzen idazle eta arma-aditu moduan, artikulu ugari argitaratzen Boletín de la R.S.B.A.P. eta Vida Vasca aldizkarietan. Ildo horretan, hainbat elkarteren partaide ere izan zen.
Liburuak Urtea Azalpenak Azala Placencia de las Armas. Monografía 1970 Kutxa Fundazioa
GaztelaniazUn guipuzcoano desconocido, Ramón de Gorosta (1834-1889) 1972 Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones
GaztelaniazEuskal Antropologiaren III Astea
Los gremios armeros vascos atala1973 La prueba de las armas portátiles 1978 Gaztelaniaz El damasquinado de Eibar 1981 Eibarko Museoaren Patronatoa
GaztelaniazSíntesis histórica de la armería Vasca 1981 Gaztelaniaz Eibarko damasquinadua 1982 Eibarko Museoaren Patronatoa
EuskarazMuseo de Armas-Eibar 1984 Juan L. Calvorekin elkarlanean
GaztelaniazMonumentos Nacionales de Euskadi: Guipuzcoa
Pórtico en la iglesia de Placencia-Soraluze atala1985 Gaztelaniaz Los Zuloaga. Dinastía de artistas vascos. Armeros, grabadores, damasquinadores (3. zatia) 1988 Gaztelaniaz 500 años de armería vasca 1990 Gaztelaniaz Zumalacárregui. Estudios históricos I
El armamento durante la 1ª guerra carlista atala1990 Gaztelaniaz Estudios jurídicos, históricos y archivísticos
Las RR. FF. y sus gremios armeros atala1992 Gaztelaniaz Presencia Vasca en América
Los armeros vascos y América atala1992 Gaztelaniaz Soraluze Placencia de las Armas. Monografía histórica 1993 Soraluzeko Udala
GaztelaniazEl grabado en Eibar. Nuestros grabadores 1996 Eibarko Udala
Nerea Alustizarekin elkarlanean
GaztelaniazViudo y solo 2000 Gaztelaniaz Los bocetos de Plácido Zuloaga 2000 Armeros vascos. Repaso histórico - raíces y desarrollo 2001 Eibarko Udala
GaztelaniazThe Art and Tradition of the Zuluagas Ingelesez
Orbea Larrañaga, Esteban
Osintxu (1929) - Soraluze (2013)
1936 urtean Osintxutik Bilbora familiarekin egin zuen, eta Belgikara bidali zuten gero. Bueltan, Soraluzen bizi zen.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Los niños de la guerra 2006
2018Hilibris.com
Sorapedia
Gastelaniaz
Gallastegui Ucín, Javier
Soraluze (1930)
Nafarroako Unibertsitatean Geografia eta Historia ikasi eta gero, Deustuko Unibertsitatean (Ibaeta, Donostia) eskolak eman zituen. Gaur egun Granadako Unibertsitateko katedraduna da.
Basauri Lete, Jose Angel
Soraluze (1944)
Soraluce kooperatibako lan bazkidea, bertako zuzendari teknikoa izan zen, eta D+Srena gero (Danobat+Soraluce).
Txistularia.
Soraluzeko alkatea ere izan zen.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Etorkizunak jatorri bat du (1962-2019) 2019 Soraluce Koop.E. argitaratua
Arizaga Arrasate, Felix
Soraluze (1950)
Ingeniari teknikoa, beste bi enpresatan lan egin eta gero 1988an Soraluce kooperatiban bazkide sartu zen. 2010ean erretiratu arte esportazio, marketing eta zuzendari komertziala izan zen.
Armagintza zaletasuna izatez gain, lotura familiarra dauka, aita Martin Arizaga armagilea izan zen eta.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Etorkizunak jatorri bat du (1962-2019) 2019 Soraluce Koop.E. argitaratua Breves notas sobre la armería vasca 2020 Argitalpen propioa Evolución de las armas de fuego portátiles 2021 Argitalpen propioa
Mendia, Angel Maria
Soraluze (1951)
Ipinarrieta baserrian jaioa, 4 urte zituela familia Bergarara joan zen.
Injeniari teknikoa, 1975 urtean Soraluce kooperatibako lan bazkidea egin zuten, eta gero bertako zuzendari teknikoa izan zen.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Etorkizunak jatorri bat du (1962-2019) 2019 Soraluce Koop.E. argitaratua
Iñurrieta Labaien, Iñaki
Soraluze (1953)
Idazle eta itzultzailea. EIZIEko lehendakaria izan da (2013-2014).
Liburua Urtea Azalpenak Azala Kuskue tanden 2004 Alberdania
Elorza Maiztegui, Javier
Soraluze (1953)
Udaleko bulegari eta genealogista.
Liburuak Urtea Azalpenak Azala Merzedariak ehun urte Soraluzen / Cien años de las Mercedarias en Placencia 1996 Soraluzeko Udala
Euskaraz & gaztelaniazSan Rokeren ermita / La ermita de San Roque 1996 Soraluzeko Udala
Euskaraz & gaztelaniazEibar: orígenes y evolución 2000 Eibarko Udala
GaztelaniazArchivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/Placencia de las Armas (1481-1520) 2001 Eusko Ikaskuntza
GaztelaniazArchivo Municipal de Elgueta (1181-1520) 2002 Eusko Ikaskuntza
María Rosa Ayerberekin elkarlanean
GaztelaniazArchivo Municipal de Zestoa (1338-1520) 2008 Eusko Ikaskuntza
María Rosa Ayerberekin elkarlanean
GaztelaniazArchivo Municipal de Zumaia (1256-1520) 2010 Eusko Ikaskuntza
GaztelaniazDeba, una villa de vocación marinera y mercantil, siglos XV-XVII 2011 Deba Kultur Elkartea
José Antonio Azpiazurekin elkarlanean
GaztelaniazElgoibar. Crónica de una etapa conflictiva, 1765-1825 2014 Pello Arrietarekin elkarlanean
GaztelaniazDos significativos centenarios: Parroquia de San Bartolomé de Kalegoen (1716-2016) / Monasterio de San Francisco del Arrabal (1516-1926) 2016 Parroquia de San Bartolome Apostol
Pello Arrietarekin elkarlanean
GaztelaniazColección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) 2016 Eusko Ikaskuntza
Victoriano Herrerorekin elkarlaneanSoraluze-Plazentzia XV mendean 2018 Soraluzeko Udala
Sabin Etxaniz & Ani Elorzaren laguntzaz
Blasco del Amo, Maria Luisa
Eibar (19..)
Soraluzen bizi den idazlea eta margolaria.
CaLiPSo taldearen partaidea (Café Literario Placencia Soraluze).
Liburua Urtea Azalpenak Azala Retrato enigmático 2016 Editorial Falsaria
GaztelaniazCuentos de CaLiPSo 2019 Beste batzuekin
Universoss editor
Gaztelaniaz
Sousa Couto, María Teresa
CaLiPSo taldearen partaidea (Café Literario Placencia Soraluze).
Liburua Urtea Azalpenak Azala Cuentos de CaLiPSo 2019 Beste batzuekin
Universoss editor
Gaztelaniaz
Fernández Dárdano, Ángel Mario
Remedios de Escalada, Argentina (1964)
Kazetaria. Soraluzen bizi da gaur egun.
CaLiPSo taldearen partaidea (Café Literario Placencia Soraluze).
Liburua Urtea Azalpenak Azala No estamos solos El lado izquierdo de la sombra El testigo de las sombras El jardin de los ángeles La ruleta rusa Las rosas de Anita 2004 Angel Miguel Pozanco eleberri motzeko sarian finalista. Cuentos para niños sensibles 2017 El caserón de la calle Belgrano (y otros relatos premiados) El soldado muerto (y otros relatos inquietantes) Tiempos jodidos (y otras historias incómodas) 2016 Las aventuras de Kiwi el niño extraterrestre Perdidos en el espacio: las aventuras de Kiwi y su amigo terrícola Héctor Juan se fue a las estrellas 2013 Italieraz eta ingelesez ere La guerra del agua: el agua se acabará pronto ¿y entonces qué hacemos? La guerra del agua: está llegando, aquí, ahora... La guerra del agua: dicen que el agua está a punto de acabarse. Si es verdad, ¿qué haremos entonces...? Cómo escribir un libro, publicar y tener éxito en 7 pasos: (Sin soportar falsos cursos que solo nos quieren quitar nuestro dinero) Las clases de literatura Los hijos del corralito 2015 El detective ciego: el jardin de las sombras 2016 Che aitona! Las palabras enterradas 2018 Cuentos de CaLiPSo 2019 Beste batzuekin
Universoss editor
Gaztelaniaz30.000 o la loca del pueblo Antzerkia Los perfectos Antzerkia El último amor de Schubert Antzerkia
Lagoma Reguilón, Miguel
Soraluze (1956)
Ikasketa teknikoak egin eta gero, gaur egun idazle moduan egiten du lan.
Oregi Iñurrieta, Benan
Soraluze (1964)
Euskal diasporan aditua, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza sailean lan egiten du.
Liburua Urtea Azalpenak Azala Zutik ozta-ozta nator 2016 Banatzailea: Elkar (Donostia)
EuskarazA duras penas 2017 Gogora Institutua
Gazteleraz
Unamuno Loidi, Egoitz
Soraluze (1979)
Kazetaria
Urteetan Pil-pilean aldizkariaren zuzendaria
Liburua Urtea Azalpenak Azala Soraluzeko aditz-taulak 2009 Badihardugu Euskara Elkartea (Eibar)
Euskaraz
Arianne Unamunorekin batera
Unamuno Loidi, Arianne
Soraluze (1983)
Ventos de Saudade taldearen abeslaria
Kukumixo abestiaren hitzen egilea[2].
Urteetan Pil-pilean Elkarteko lehendakaria
Liburua Urtea Azalpenak Azala Soraluzeko aditz-taulak 2009 Badihardugu Euskara Elkartea (Eibar)
Euskaraz
Egoitz Unamunorekin batera
Cenzual Ansola, Itxaso
Soraluze (1988)
Irakaslea lanbidez, sare sozialetan aritzen da.
Moda eta bidaien bloga izan zuen, gaur egun Instagram-en ari da.
Cambodian ere ibilitakoa, bolondres.
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Enziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Funtsa (Eusko Ikaskuntza).
- ↑ Juan Jose Mogel. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Doinua Domentx Ucinena da.