Los niños de la guerra (eu)
Los niños de la guerra | |
---|---|
Egilea | Esteban Orbea Larrañaga |
Hizkuntza | Gaztelaniaz |
Urtea | 2006 / 2018 |
Argitaletxea | Hilibris.com / Sorapedia |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Los niños de la guerra (Relato del tío Esteban)
Gerrako umeak (Osaba Estebanen kontakizuna)
Liburua zertan den
Beste askoren moduan, Esteban Orbearen familiak Osintxutik hanka egin zuen 1936eko irailean, nazionalak Debarroa hartu baino lehen.
Bizkaian errefuxiatuta zeudela, Eusko Jaurlaritzak umeak atzerrian babesteko egitasmoa martxan jarri zuen, tartean zazpi urteko Esteban eta bere sei anai-arrebak, hirutik eta hamalau urte artekoak.
Liburuxka hau itsasoratze egunean hasten da, 1.937ko ekainak 15ean, Bilbon. Erbestean pasatako hiru urteak sei ataletan azaltzen ditu Estebanek:
- Almas en pena (Animak penatan)
- La isla de Oléron (Oléroneko irla)
- Lieja
- Los Gillet (Gilletarrak)
- Normalidad belga y reencuentros (Belgikako normaltasuna eta elkarreratzeak)
- Vuelta al País Vasco (Euskal Herriara atzera)
Estebanek 2.006 urte inguruan aldizkari digital batean argitaratu zuen kontakizun hau, Salvador Hojarasca ezizenarekin.
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.