Zabaleta baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:56, 28 apirila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Zabaleta
    Zabaleta baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Zabaleta
    Bailara San Andres
    Altuera 290 m
    Hedadura 24,5 Ha
    Kaletik 2,35 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak zelai zabalen tokia esan nahi du.

    Abizena oso zabalduta dago Euskalherrian, eta armarri bat baino gehiago dauka. Ez da jakiten Soraluzekoari zein dagokio.

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Agustin de Zabaleta zen, Zabaleta baserria hipotekatu zuela[3].

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Joseph Joaquín de Lascurain zen, Zabaleta baserria aurkeztu zuela.

    XIX mende hasieran José Manuel de Lascurain agertzen da jabe moduan.

    Aspetarren familia Oñatitik etorri zen Zabaletara XX. mende hasieran. Azkenengoz Jesus eta Jose Luis Aspe bizi izan ziren baserrian. Ogiak, barazkiak eta esnea jeisten zituzten kalera. Jesus hil eta urtebete ingurura, 2001ean, Jose Luis kalera jeitsi zen.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    ZABALETA, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (ZABALETA: cas. del valle de San Andrés, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (30. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
    3. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    4. Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)