Nazareno erretaula (eu)
Nazareno erretaula | |
---|---|
Estiloa | Barroko-rokokoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Santa Maria la Real eliza |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Erretaula hau Epistola aldean dago (hau da, elizara sartzerakoan eskuman), aurrekoa. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Dolorosa erretaula du.
Biak batera egin ziren, eta kaperara sartzeko arkua harriz landua dute. Erretaulak ia berdinak dira, irudiak salbu. Nazareno-renak bi ditu: azpian, kristalak babestua, Nazarenoa, eta goian San Ignacio Loiolakoa.