Liberala (eu)

    Sorapediatik

    Sorrera

    XIX mende bukaeran olgetarako[1] bi elkarte sortu ziren Soraluzen: Centro de la Amistad (1888) eta Círculo Católico (1891) izenekoak. 1908ko urrian olgetarako beste bi elkarte sortu ziren, eskumako alderdi politikoei lotuta: jeltzale mugimendu berriaren Batzoki Soraluzetarra eta aspaldiko karlisten Círculo Tradicionalista.

    Orduan, ezkerreko lagun talde batek bere elkartea sortzea erabaki zuen. Izena C sino Liberal jarri zioten, Soraluzen eta Debarroan XIX mendean indar nagusi baten omenez, eta 1910 urteko martxoak 23an Donostiako Gobernu Zibilak Estatutuak onartu zizkion.

    Lehengo egoitza Kalegoen 2ko bigarren solairuan izan zuten (gaur egun Santa Ana), Labaderogainen gainean. Etxe bereko behe solairuan Circulo Tradicionalista zegoen.

    Zazpi urte geroago (1917/03/26) elkartearen estatutuak egokitu zituzten, segururena egoitzaren aldaketa erregistratzeko. Egoitza berria Errabal 24ko lehen solairuan izan zuten, Andikokalean, sasoi bateko Banco de Vizcaya gainean.

    Urteekin, liberalek indarra galtzen hasi ziren, Soraluzen ez ezik Gipuzkoan zein Espainia osoan. Errepublika zaleak, aldiz, oso ondo mantendu ziren. Eta sozialistek gero eta indar gehiago hartzen ari ziren. best eherri handiagoetan bakoitzak bere aldetik zebilen, baina Soraluze moduko herri txiki batean, denak batera: C sino Liberalean.


    Olgetako jarduerak

    Orduko elkarte askoren moduan, Liberalak alde kulturala sustatzen zuen: aldizkariak jasotzen ziren (denok ez zuten diru nahikorik erosteko), liburutegia zegoen, txango kulturalak antolatzen ziren (Debako Ostolaza Fundazioa ezagutzera, esateko)...

    Musikak ere garrantzia handia zuen. C sino Liberalak bere banda zuen: Paz y Labor izenekoa. Udalaren "kolorea"ren arabera, herriko kaleak gora eta behera alaitzen zituen... edo irtetzeko debekua zuten.

    Círculo Tradicionalistan ez zen dantzarik egoten, pekatua zelako; Liberalean, berriz, bai. Domeka arratsaldetan Jasbana[2] izaten zen: musika bandako batzuk beren instrumentuekin, pianoa eta Kontrabaxuakin osatutakoa.

    Dena dala, pekatu handirik ezin egin: saloiaren erdi erdian zutabe borobila zegoen, eta bertan Santiago Gojeascoechea Fati[3] egoten zen makil handi batekin erritmoa markatzen, eta bikoteak zaintzen aldi berean, ezer arrarorik ez gertatzeko. Berak markatzen zuen piezak noiz bukatu.

    Liberalen pare parian bizi zen neska zahar batek, Hijas de María lehendakaria bera, dena zaintzen zuen Abarkateronekoa bere etxetik. Dantza pekatua zenez, eta liberalen seme-alabak bertara joaten zirenez, ba gero Hijas de María kongregaziotik bidaltzen zituen, bera zen lehendakaria eta! Mezatan ere, neskak taldetan egoten ziren, bakoitza bere maistrarekin; eta pekatua zutenak, esate baterako Liberalenera dantzara joandakoak, aldare ondoan jartzen zituzten denon bistan.

    Liberalekoak ez ziren batere elizkoiak, elizaren kontrakoak baizik. Esateko, aratostetan Piñata igandeko[4] dantzaldi berezia izaten zen: garizuma hasita zegoen baina ihauterietako azken dantza izaten zen; gainera pastelak izaten ziran, eta umeak bertara joan behar pastelak jatera!



    Bukaera

    1936ko uztailak 17an militar batzuk Espainiako Errepublikaren kontra altxatu ziren. Arrakasta ez zen osoa, eta Espainia bitan banatu zen: gerra zibila hasi zen.

    Soraluze Errepublika aldeko esparruan geratu zen. Baina irailak 22an karlistak herrian sartu ziren. C sino Liberal bukatu zen, betiko.


    Erreferentziak

    1. Beren estatutuetan "recreo" agertzen da.
    2. Jazz Band.
    3. Fatty, ingelesez lodia.
    4. Piñata domeka. Garizumako lehen igandea, toki askotan oraindik aratosteak ospatzen zituzten.