Aro Modernoaren ibilbidea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    XVI eta XVIII mendeak oso oparoak izan ziren Soraluzen. XVI mendean Erret Lantegiaren sistema egonkortu zen, Espainiako gudarosteen eskaerei esker. Eta XVIII mendean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia Espainia eta Soraluzeko armagileen arteko bitartekari bakarra izan zen, eskaeren ordainketak bermatuz.

    Ondorioz, bi mende hauetan herria asko handitu zen, eta hainbat eraikin publiko zein pribatu egin ziren.

    Ibilbide honek XVI eta XIX mende hasieraren arteko Soraluzen barrena eramango gaitu. Hasiera Labaderogainean emango diogu, zubi nagusiaren parean.

    Mapa kargatzen...


    Labaderogain

    Gaur eguneko zubia XVIII mendekoa da. Hiru arku zituen, eta bertako otaharriz egina zegoen. Hurrengo mendean, 1834 urtean, ufalak bi arku eruan zituenean, arku eskarzano bakar batez ordezkatu zuten. Ehun urte geroago, 1967an, zubia zabaldu zuten gaur egunekoa eraikiz. XX mende arte herriko zubi bakarra izan da.

    XVIII mendeko zubia baino hamar metro beherago jatorrizko ibia zegoen, herriari sorrera eman ziona. Gerora hainbat zubi egon dira inguruan: XIV-XV mendekoa?, XVI mendeko erdialdekoa, XVII mendekoa? Nkiz egin zuten zibia gaurkoaren tokian?

    Zubi Nagusiaren aurrean Udaletxea agertzen da, eraikin barrokoa (1700-1722), baina oso sinplea. Aurrekaldeko erdialdean daukan armarria medearen erdikoa da.

    Labaderogain esparru honetan, sasoi batean, bi etxe zeuden. Baina bota egin zituzten, Udaletxe aurrean plaza bat egiteko.

    Ezkerrean Jauregi etxea agertzen da, hau ere XVIII mendekoa.

    Gure oinen azpian, berriz, Labadero handiaren aztarnak daude. 1831 urtean egin zen, Plaza Barriko iturriarekin batera.


    Plaza Barria

    Plaza Barria 1831 urtean egin zuten, horretarako Kalebarreneko hiru etxe bota zituztela. Ertzeko etxean, plazaren ordoko ertzean, oraindik ikus daiteke arkuaren hasiera.

    Plazarekin batera iturria egin zuten, Ipiñarrietatik ura ekarriz. Ur hauek Labadero handian eta Zubi Nagusiko iturrian ere erabiltzen ziren, besteak beste.

    Plaza Barriaren frentean, Kalebarren kalearen bestekaldean, Jauregi etxea dago, XVIII mendeko bigarren erdikoa hau ere.


    Plaza Zaharra

    Kalebarrenetik aurrera Plaza Zaharrera helduko gara.

    Kalebarreneko azken etxea, gaur egunean Osakidetzaren Osasun Zentroa, garai batean Hiltegi zaharra zen. 1730 urtean egin zuten, funtzio askorekin: hiltegia, harategia... eta lehen solairuan balkoi ederrarekin Plaza Zaharreko zezenketak ikusteko.

    Ondoan, iturriaren gainean, 1804-1809 urteetan Erregetxea altzatu zuten. Gaur egun eskilarak besterik ez dira geratzen.

    Eta aurrerago, plazan bertan baina Gabolatseko hasieran, Arregia jauregia dago. Dorretxea zen XVI mendea arte; orduan Marina Perez de Arregia, bertako oinordezkoa, Andres Ibañez de Irurerekin ezkondu zen eta dorretxea zena jauregia bihurtu zuten.


    Gabolats eta Baltegieta

    Gabolats kaletik aurrera segituko gara, orduko Elgoibar eta Debarako errege bidetik. Dena hibai aldeko etxeak XVII-XVIII mendean sortu ziren, errege bidearen bazterrean.

    Altun erreka gainean pasatzerakoan aspaldiko Gabolatseko harpasuak zeuden lekua ikusiko dugu. Harpasu hauek Gabolats eta Baltegieta lotzen zituzten, batetik bestera pasatzeko ahalbidetzen zituztela.

    Guk pixkat aurrerago egingo dugu, eta Gabolatseko zubia erabiliko dugu Baltegietara pasatzeko. Han, ezkerrera jo eta Mendikute dorretxea edo Baltegietako jauregia topako dugu, XVIII mendearen bigarren erdian jasoa, armarria eta guzti. Jauregi etxearen estiloa erabili zuten. Gabolatsen moduan, Baltegietako etxe guzti hauek Eibar eta Bizkaiko errege bidearen ondoan eraiki zituzten.

    Aurrerago jarraituz, beti errepidearen aldetik, Intxaurdieta etxe ondotik pasako gara Zupide jauregira iristeko. Jauregi hau XVII mendean eraiki zuten, aurreko dorretxe baten gainean. San Martzialerako eskilarak integratuta daude etxe azpian oso modu bikainean.

    Errabal eta Atxuri

    Errabaleko ospitalea (XV mendekoa), Uribarri jauregia (XVI mendekoa), Erregetxe zaharra (XVI eta XVII mendekoa), Errukia serorategia (XVI mendekoa), harpasuak (zubitik)


    Santa Ana

    Arkua eta komentua, Ormaetxea,


    Frontoia

    Galipotetok segi, zubia ikusi era frontoira gero.


    Santa Maria la Real parrokia

    Noizko, alboko kaperak, dorrea, eliz ataria


    Etxaburuera

    Erregetxe berria egiteko etxeak atzera, karkaba estali, bikoiztu kalea.


    Erreferentziak