Gizartea. Per familia errenta (eu)
- Per capita errenta ikusteko, sakatu hemen.
Datuak
Urtea Lanarena Kapital
higigarriarenaKapital
higiezinarenaJarduerena Transferentziak Errenta osoa Eskura dagoena[1] 2001 17.996 € 2.387 € 262 € 1.674 € 5.689 € 28.007 € 24.151 € 2003 18.673 € 2.445 € 276 € 1.527 € 6.263 € 29.184 € 25.090 € 2006 21.611 € 2.292 € 393 € 1.610 € 7.867 € 33.774 € 28.886 € 2009 21.187 € 2.626 € 407 € 1.101 € 10.748 € 36.069 € 31.541 € 2011 21.175 € 2.000 € 439 € 1.107 € 10.460 € 35.180 € 30.558 € 2013 19.873 € 1.973 € 416 € 1.071 € 10.348 € 33.681 € 28.954 € 2014 19.709 € 1.989 € 448 € 1.093 € 10.022 € 33.262 € 28.167 € 2015 19.903 € 2.009 € 492 € 1.134 € 11.490 € 35.029 € 29.971 € 2016 20.925 € 1.766 € 517 € 1.151 € 12.824 € 37.183 € 32.102 €
Bilakaera
Azken 16 urteetan per familia errenta %33a igo da, per capitakoa baino askoz gutxiago. Zergatik? Soraluzeko familiak gero eta txikiago izaten direlako. Igoera honetan batez ere bi faktorek izan dute eragina: lanaren errentak eta transferentziek; epe honetan gainontzeko errenta-motak mantendu edo apaldu egin dira.
Lanaren errenta %16 igo bada ere, 2006tik aurrera pixkat jeitsi egin da. Per capitarena %42 igo bazen ere, urte hauetan familia gehiago izateak (alargunak, seme-alabarik gabeko bikoteak...) eragin nabarmena izan du.
Transferentziak[2], berriz, bikoiztu eta gehiago egin dira (%125 gehiago); bi epeetan egin dute gora nabarmen, 2003-2009 urteetan (%89a), eta 2014-2016 epean (%28a).
Hau denak esan nahi du Soraluzen sartzen den aberastasuna, gero eta gehiago, laguntzengatik datorrela eta ez bertakoek sortutakoa.
Erreferentziak
- EUSTAT. Pertsona eta Familia-Errentaren estatistika (2001-2016).