Biztanleak. Familia motak (eu)

    Sorapediatik
    Oharra. Biztanleei buruzko estatistika guztiak ikusteko, sakatu hemen
    Biztanleak familia moten arabera


    Datuak

    Urtea Pertsona
    bakarrekoa
    Konposatua Gunea
    seme-alabarik gabe
    Gunea
    seme-alabekin
    Guraso
    bakarrekoa
    Handitua Gune
    askotarikoa
    Familiak
    guztira
    Familia
    tamaina
    1991 201 28 196 711 105 154 67 1.462 3,3
    1996 250 29 230 639 121 136 45 1.450 3,0
    2001 331 40 268 556 146 133 39 1.513 2,7


    Bilakaera

    Dauden datuak oso epe motzekoak dira (1991-2001) baina hala ere joera garbiak erakusten dute.

    Nahiz eta urte horietan Soraluzek ia 500 biztanle galdu (4.642etik 4.165ra), familia kopurua egonkorra mantendu da. Familiek gero eta seme-alaba gutxiago dute, eta hamar urtetan (1991-2001) familia tamaina %20 murriztu zen, 3,3etik 2,7ra pasatuz.

    Seme-alabak dituen familiak gero eta gutxiago dira: 1991 urtean familia erdiak mota honetakoak baziren, hamar urte geroago herena izatera pasa dira.

    Bestalde, bizi itxaropena igo denez, seme alabarik gabeko gune gehiago dago; eta alargunak ere gehiago bizi dira, hau da, pertsona bakarreko familia gehiago. Eta familia mota ez arruntak gero eta gehiago dira: guraso bakarrekoak, konposatuak...

    Azkenik, familia handituak eta gune askotarikoak jaitsi dira.


    Erreferentziak

    • Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
    • EUSTAT. Familiak, lurralde eremuaren eta familia-motaren arabera (1991-2001).