PACLren bestelako ekoizpena (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:27, 14 otsaila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    The Placencia de las Armas Company Limited enpresa armagintzan aritu zen gehien bat, kainoiakmegiten hain zuzen. Hala ere, armagintzarekin zer ikusi zuzena ez zuten hainbat produktu egin zituen, batez ere azken urteetan (1920-1933)

    Thornycroft lurrin-kamioia

    Thornycroft lurrin-kamioia

    Sarrera nagusia: Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak

    Aurrena 1904 urtean bertan izan zen. Soraluzeko lantegiak J.I. Thornycroft ibilgailu-ekoizlearekin ituna sinatu zuen, Thornycroft sistemako lurrin-gurdiak Espainian egin ahal izateko.

    Espainiako armadari eskaini zioten, baina produktuak ez zuen arrakastarik izan.


    100 Tm-ko prentsa (1921)
    Labe elektrikoa (1921)

    Reinosako SECNerako lanean

    1918 eta 1919 urteetan SECN[1] Reinosako (Kantabria) lantegia eraiki zuen. Eta hainbat pieza garrantzitsu eskatu zizkion The Placencia de las Armas Company Limited enpresari, biak talde berekoa zirelako[2].

    Esateko, altzairu fundizioan jarri zituzten 6 eta 10 toneladatako bi labe elektrikoen hainbat pieza mekanizaktu zituen Soraluzen; labeen galdaragintzaz, berriz, SECNen Sestaoko lantegia arduratu zen.

    Eta 1.000 toneladatako prentsa baten beste piezak ere Soraluzen mekanizatu zituzten; kasu honetan La Maquinista Terrestre y Marítima, Talleres de Deusto, Altos Hornos de Vizcaya era SECNen Ferroleko lantegiekin aritu zen lankidetzan.


    Naval-SOMUA autobusa (1931)

    Naval-SOMUArentzako motorrak

    Sarrera nagusia: Naval-SOMUA ibilgailu industrialak

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[3] enpresarekin, beraien kamioiak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

    1930 urtean Astilleros del Nervión enpresak, sei urte lehenago SECNek erosita, 1924 ekoizpenari ekin zion, SECNren Reinosako lantegia eta Soraluzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armas-en laguntzaz. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.

    Soraluzen 4 eta 6 zilindrotako motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egin ziren.

    1935 urtean SAPA sortu zenean, SCENrekin zegoen kontratua mantendu zuten, eta ibilgailu industrialen motorrak egiten jarraitu zuten. Bitxikeri gisa, 1937ko abuztuan, gerra garaian beraz, SAPA berak bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.

    1941 urtean, berriz, SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.


    Argi proiektorea (Autodatos aldizkaria, 1935eko otsaila)

    EISArendako oinarriak eta motorrak

    Sarrera nagusia: Argi proiektoreak

    EISAk[4] itsas armadarako argi proiektoreak egiten zituen, batez ere kainoneroentzat eta zenbait minadorentzat.

    Enpresak harreman oso estuak The Placencia de las Armas Company Limited-ekin hasieran, eta SAPArekin gero. Horregatik argi proiektoreen oinarriak Soraluzko lantegiari eskatu zizkion, baita talde elektrogenoen motorrak, Naval-SOMUA motakoak.


    7301 lokomotora Madrilgo Delicias geltokian (Chema Martínez 1983)

    7301 lokomotora

    Sarrera nagusia: 7301 lokomotora

    1930 hamarkadan, Espainiako trenbide konpainia garrantzitsuenek elektrifikatzeko asmoa agertu zuten. Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de España enpresak SECNri lokomotora elektriko baten prototipoa eskatu zion, Espainian inoiz egin den lokomotora astunena (151,6 tonelada).

    Lokomotora honen hainbat osagai Soraluzen egin ziren, José Sirvent Dargent ardurapean.

    Zeukan indarrarengatik la leona esaten zioten. 1976 urte arte lanean aritu zen, eta gaur egun Madrilgo Trenbide Museoan gordetzen da.


    Erreferentziak

    1. Sociedad Española de Construcción Naval, Vickers talde ingelesarena zen.
    2. Resumen de Obras - Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1918).
    3. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.
    4. Experiencias Industriales S.A. (Aranjuez)