Amillaga industrialdea (eu)

    Sorapediatik

    Hiru izen ditu: Amillaga, Agate edota Ansola industrialdea. Azken izen hau bertan egon zen enpresatik (Embalajes Ansola) hartzen du.


    Kokapena eta azalera

    Deba ibaiaren eskumaldean dago, Maltzagarako bidean. Zubi batek GI-627 errepidearekin (Gasteiz-Eibar) lotzen du.

    Mendiola industrialdearen moduan, ibaia eta garai bateko trenbidearen arteko esparrua hartzen du. Honetaz gain, Amillaga industrialdea egiterakoan trenbidetik gorako beste esparru bat prestatu zuten.

    Eraikinak 2.300 m2
    Bide, parking eta berdeguneak 13.700 m2
    Guztira 16.000 m2


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Garai batean Orbea zentrala zegoen bertan.

    1980. hamarkadan Embalajes Ansola enpresak egin zuen industrialde hau, zubi eta guzti. Ordutik gero, bizpahiru aldiz handitu zuen: hegoaldetik, iparraldetik eta trenbide izandako gainetik.

    Tamalez, 2016 urte inguruan enpresa itxi egin zen.

    Mendiola industrialdea beteta degoenez, bada asmoa Eusko Jaurlaritza eta Soraluzeko Udalaren artean industrialdea erosi eta egokitu enpresei eskaintzeko.


    Bertako industriak

    Industria bakarra zegoen, Embalajes Ansola izenekoa.


    Erreferentziak