Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
- Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)
Aurrekariak. XIX-XX
Etxegintza
Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan.
Biztanle hazkundeari aurre egiteko, herriko etxe askori solairu bat edo bi gehitu zitzaien: Kalebarren, Santa Ana, Gabolats, Errabal… Etxeak altuagoak zirenez, kaleak ilunagoak egin ziren, eta itxura estuagoa hartu zuten.
Hala ere, oraindik ez zen nahikoa. Eta hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.
Lantegiak eta industrialdea
Urte hauetan etxe asko egin bazen, herria hazi zelako. Lana zela, eta zeuden lantegiak zabaldu eta berriak egin ziren.
Sacia, Amuchastegui, Aranguren, Lete, Barrenechea… Eta etxeazpi asko eta asko.
Gerora begira, 1970 hamarkadan Mendiola industrialdea zabaldu zuten baina, 1973eko krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte.
Trena desagertu
1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten, Ezozibidea eta Estaziño kalea zuzenean lotuz, herrigunetik pasa beharrean. Gainera, Arraikua eta Loralderako irismena asko hobetu zen.
Hurrengoak. Hirigintza ordenatua
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hirigintza ordenatua (eu)