Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
- Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)
Aurrekariak. XIX-XX
Etxegintza
Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan.
Biztanle hazkundeari aurre egiteko, herriko etxe askori solairu bat edo bi gehitu zitzaien: Kalebarren, Santa Ana, Gabolats, Errabal… Etxeak altuagoak zirenez, kaleak ilunagoak egin ziren, eta itxura estuagoa hartu zuten.
Hala ere, oraindik ez zen nahikoa. Eta hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), Alejandro Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar-erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea eta Zeleta; 1970 hamarkadan Estaziño kalea, Errekalde bukaera, Gipuzkoa etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.
Trena desagertu
1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten. Modu honetan Arraikua eta Loralderako irismena asko hobetu zen. Gainera,
1970 hamarkadan Mendiola industrialdea zabaldu zuten baina, krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte. Sagarerrekako zabortegi gainean Sagarraga industrialdea zabaldu zuten.
Hurrengoak. XX
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hirigintza ordenatua (eu)