Bilakaera urbanistikoa. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Aurrekariak. Aro modernoa

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)

    1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa Topographica de Plasenciasortu zuen. Bertan herriaren orduko ikuspegia erakusten da.

    XV mendeko Soraluzerekin alderatuta, herria asko hazi zen. Etxe berriak erregebideen ondoan egin ziren, auzo edota kale berriak sortuz: Baltegieta, Errabal, Atxuri, Errekalde, Gabolats eta Elizburu.

    Etxe berri dotoreak eta jauregiak egin ziren: Uribarri dorretxea, Enparan jauregia, Udaletxea, Zupide jauregia, Intxaurdieta etxea, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita.

    Auzo eta etxe berriak egiteaz gain, hiru eraikin-multzo handi sortu ziren: Erret Lantegia (Uribarri dorretxean), eliza nagusia (bere kapera, eliz-ataria eta dorrerarekin), eta Santa Ana komentua.

    XVI mende hasieran zubi berria ere egin zen, gaur egungo tokian, garai bateko ibitik 15 bat metro gorago. Eta Udaletxe berriaren aurrean etxe bat bota, enparantza sortzeko.


    XVIII mendeko herri lanak

    1734 urtean Espainiako Armadak Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia zena bitartekari bakarra izendatu zuen, eta halaxe izan zen 1784 arte. Orduan Filipinetako Errege Konpainia zenak ordezkatu zuen, beste hamar urtez, Frantziako Konbentsio Gerra sortu zen arte (1794).

    Soraluzeko armagileei prezioak ondo estutu bazizkien, ordainketak askoz fidagarriagoak izan ziren, lantegi txikien egoera ekonomikoa hobetuz. Gainera, ekoizpena handitu zenez, lan gehiago sortu zuen lantegiak ugaritzeko eta eskulana ere erakartzeko.

    Beraz, XVIII mendeko garaiak oso oparoak izan ziren, eta herrian egin ziren herri lanetan igarri zen.

    Alde batetik, zubi berria eraiki zuten, hiru arkuduna, gaur egunera iritsi dena (konponduta eta zabalduta). Errebote-frontoia ere 1788 egin zuten; Miguel Antonio de Jauregik proiektua egin zuen, eta bi familik ordaindu: Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek.

    Hiru urte lehenago, 1785an, Miguel Antonio de Jauregi berak Erregetxe berri bat egiteko proiektua egin zuen, baina ez zen gauzatu.

    1794 urtean, Frantziako Konbentzio gerran, frantsesek Soraluze hartu zuten. Nahiz eta herria errespetatu (ez zuten erre, Eibar eta Ermua moduan) eraginak latzak eta sakonak izan ziren, oso orduan bukatu zire eta garai oparoak.

    Dena dela, ia hogei urte geroago, 1804 urtean, ekin zioten Erregetxe berriari. Lanek bost urte iraun zuten eta 1809an orduko gobernuari eman zioten.


    XIX mendeko herri lanak

    Frantziako Konbentzio gerrak gainbehera hasi besterik ez zuen egin. Ostera Espainiako Independentzia gerra (1808-1814) etorri zen, lehen karlistada gero (1833-1840), 1834ko ufal handia, Oviedo eta Trubiako lantegien konkurrentzia...

    Baina, 1830 hamarkada hasieran egoera ekonomikoa lasaitu zela aprobetxatuz, herri lan garrantzitsuak egin ziren: Kalebarreneko hiru etxe bota ziren Plaza Barria egiteko (1831), Ipiñarrietatik ura ekarri zuten plazara, bertan iturri ederra eraiki, eta Udaletxe aurreko plaza azpian Labaderoa egin zen.

    Hiru urte geroago, lehen karlistada hasi berria, egundoko ufala izan zen: hainbat etxe eta sutegi eraman zituen, San Salvador ermita eta zubi nagusiaren bi arku. Gainera, urak Santa Ana komentua hartu eta guztiz hondatu zuen.

    Hurrengo urteetan zubia berreraiki zuten, arku zabal batekin. Ezin zuten segituan egin, bildutako dirua gudaroste liberalak eraman zuen eta. Santa Ana komentuko hegoaldean babes borobil potorra egin zuten, hurrengo ufaletatik babesteko.


    Hurrengoak. XX

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XVIII eta XIX mendeetako herri lanak (eu)


    Erreferentziak