Arkitektura erlijiosoa (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen ez dira asko: parrokia, serorategi eta komentua, santitegia eta ermitak.

    Herri kaskoarenak

    Soraluzeko herri kaskoan eraikin erlijioso zaharrena parrokia da, hiribildua sortu zutenean aipatzen da eta.

    Bi ermita ere aipatu izan dira. Bata San Salvador edo Espiritu Santua, 1.834ko ufalak eraman zuena. Eta Maala bestea, inoiz eraiki gabekoa.

    Honetaz gain, Santa Ana komentua egon izan da. Aurretik serorak Errukia izeneko serorategian egon ziren, eta handik Ormaetxea dorretxera pasa.

    Eta ez da ahaztu behar Babesetxe-Ospitalak, bere kapera izan dute eta.

    Izena Irudia Mota Aipamena Egoera Beste izenak
    Santa Maria la Real Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg Parrokia 1.267 Zutik Nuestra Señora de la Asunción
    San Salvador Olabarrena. Presa (Florencio Josep Lamot 1753).png Ermita 1.545 Ufalak eruanda (1.834) Espiritu Santua
    Maala Ermita 1.625 Inoiz eraiki gabe Santa Maria Magdalena
    Errukia Serorategia 1.531 Zutik La Piedad
    Ormaetxea Komentua 1.584 Zutik
    Santa Ana Komentua 1.650 Botata (1.975) Ama Agustinak
    Babesetxe-Ospitaleko kapera Kapera 1.9xx Botata (1.978)
    Babesetxe-Ospitaleko kapera Kapera 1.978 Zutik


    Bailaretakoak

    Bailara bakoitzak bere ermita dauka, batzuk oso zaharrak (Ezoziako Santutegia) eta azkena 1.957 urtekoa.

    Gainera, bi baserrik beren ermitak dituzte: San Martzial eta Santa Ageda.

    Ermita guztiek zutik diraute.

    Izena Mota Bailara Aipamena Beste izenak
    Ezoziako santutegia Santutegia Ezozia 1.541
    San Andres ermita Ermita San Andres 1.584
    San Inazio ermita Ermita Txurruka 1.957
    San Esteban ermita Ermita Irure 1.415
    San Martzial ermita Ermita Irure 1.625 San Emeterio eta San Zeledonio
    Santa Ageda ermita Ermita Irure


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak