Arbasoak egitasmoa (eu)

    Sorapediatik

    Arbasoak egitasmoa

    Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...


    Lurrak erostea

    Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.

    Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.


    2014ko indusketak eta kanpainak: Arribiribileta

    Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko indusketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.


    2016ko indusketak eta kanpainak: Gizaburua

    2016 urtean inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek Gizaburua induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten, eta hilobiratze aztarnak ere: erretako hezurrak, zeramika ontzi bat...

    Hurrengo urtean beste indusketak egin zituzten, era aztarna gehiago topa zituzten, zaharragoak.

    Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.


    2018ko indusketak eta kanpainak: Keixetako Egiya (hegoaldea)

    2016 urteko irailean, beeriz, Aranzadikoek Keixetako Egiya (hegoaldea) induskatzeari ekin zioten, aurreko ekintzei jarraituz.


    Zabalkunde lanak

    Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.

    Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94

    Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.

    Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...


    Etorkizuna

    Erreferentziak