Plaza Zaharra (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Plaza Zaharra Kalebarren bukaeran dago, Erregetxeren azpian eta erreka ondoan.
Forma irregularra dauka. Erregetxe azpiko zatia trapezioa da, 30 metro luze; Anbulategiko aldeak 15 bat metro ditu, eta Arregia Goikoa etxekoak 8 bat metro. Bigarren zatia erreka ondoko zuhaztia da, 57 metro luze eta 15 metro zabal.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Izena berak adierazten duenez, herriko plaza zaharrena da.
Hasiera batean harresi kanpoan geratzen zen[1]. Gaur egunean Erregetxe azpiko zatiak osatzen zuen orduko plaza osoa, Hiltegi zaharra eta Arregia Goikoa etxearen arteko esparrua, alegia.
Gerora Plaza Zaharraren beste erdia eraiki zuten, erreka aldean horma jasoz. Eta tarte honetan platano arrunten bi ilara sartu zuten. Errekaldeko horma ez da zuzena, Batzoki parean Kalebarren aldera okertzen da eta. Zuhaitzek ederki salatzen dute hau.
Errekaldea libre bazegoen ere, bi eraikin jaso zituzten: La casita de papel eta Batzokia. Azken hau 1932 urtean egin zuten, eta aurreko pare bat zuhaitz bota zituzten.
Gerra garaian, 1937ko azaroak 12ean, orduko Udalak Nafarroako Aldundia zoriondu zuen, Francisco Francok San Fernandoren gurutze laureada eman zionean. Segururena, orduan aldatuko zioten izena plazari, Plaza de Navarra izendatzeko.
Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.
2010 hamarkadan plaza birmoldatu zuten, eta oinezkoentzako itxi arratsalde eta asteburuetan.
Bertako etxeak
- Anbulategia
- Txoko taberan, eta terraza
- La casita de papel
- Batzokia
- Arregia jauregia
- Txokoloneko etxea
- Arregia Goikoa
- Erregetxea
Sokamuturra
Leku zabalena, beraz zezenak denbora gehien ematen dutenak. Erregtxetik begirajendea. Bankuak oso onak jolasteko. Eta Goikokaletan zezenak toriles.
Erreferentziak
- ↑ Beste hipotesien arabera harresiak Arregia jauregiraino heltzen ziren, eta Plaza Zaharra harresi barruan geratzen zen.