Iturriaga baserria (eu)
Iturrixa / Iturrixaga | |
---|---|
Izen formala | Iturriaga |
Bailara | San Andres |
Altuera | 255 m |
Hedadura | 20 Ha |
Kaletik | 1,70 km |
Bertako familia
Urizar-Arangurentarrak
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak iturriaren tokia esan nahi du.
1574. urtean bazeuden soraluzetarrak abizen honekin; eta, letra berekin hasitako beste abizenekin moduan, Yturriaga agertzen da. 1700. urte inguruan Bartolomé de Alberdi zen maizterra. XVIII mendean baserria Elgoibarko San Frantzisko komentuarena zen.
Armarria: zilarrezkoa, zuhaitz berdea (sinople) olatu urdin (azur) eta zilarrezkoen gainean, eta bi basurde beltz (sable) enborrari lotuak; ertza gorria (gules), urrezko zortzi maskorrekin.
XIX. mendean etorri ziren Iturriagara Urizar familia: Jose Mariren aittitak erosi zuen baserria, 14.000 errieletan. 1980 urte inguruan kalean barazkiak saltzeari laga zioten; esne banaketari ere utzi zioten. Orain dela gutxirarte ardiak zeuzkaten.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[3]:
- ITURRIAGA, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (ITURRIAGA: cas. del valle de San Andres, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. jurisdiccional de Placencia).
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (24. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)
- ↑ Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)