Santa Ana kalea (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Santa Ana kalea Labaderogainetik (Udaletxetik) Olea zubiraino doan kalea da. 403 metro luze ditu.

    Gaur eguneko Santa Anak tarte askok osatu dute historian zehar:

    • Kalegoen izandakoa. Labaderogainetik 13. zenbakirainokoa (Kontulan aholkularitza). 50 metro luze eta 4 metro zabalekoa.
    • Santa Ana komentu inguruko auzoa. Kontulan aholkularitzatik Errekaldeko zubirainokoa. 136 metro luze eta 7-8 metro zabalekoa.
    • Oleako bidea. Errekalde zubitik Oleako zubirainokoa. 228 metro luze eta 4-8 metro zabalekoa. Zati hau ez da laua, aldapatsua baizik: gora hasten da, tarte bat laua eta behera egiten du Olea zubiraino.
    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Santa Ana herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Santa Ana (Kalegoen orduan) harresi barruan geratu zen.

    Hasieran Kalegoen Argate baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. Denborarekin, XIX menderaino Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen, Kalegoen aipamenak bakarrik eskrituretan agertzen zirela (eskriturak kopiatu/ itsatsi direnez...)

    Garai hauetan Santa Ana kalea mojen komentuko arkuraino heltzen zen (komentu barrutik ortuetara kale gainetik joaten zena). Oraindik gordetzen da zezena bertatik pasatzen zen oroimena ( Zezena dator arkupetik...).

    Azkenik, Oleako bidean tailerrak eta etxeak egiten hasi zirenean, kaleak Olearaino zubiraino hartu zuen.


    Santa Ana kaleko etxeak erreka aldetik (Mikel Valero 2018)

    Etxe eta atariak. Kalegoen

    Zehatzago jakiteko, sakatu hemen

    Kalegoen zatiak 7 zenbaki ditu ezkerrean (1tik 13ra) eta beste 6 eskuman (4tik 12ra).

    Santa Ana 2 dagokion etxea Labaderogainean dago.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Behin Kalegoen zatia bukatuta, Santa Ana kalea zabaltzen da, alde bakoitienetik hain zuzen. Puntu honetan dago Labegaineko pasabidea, Galipotekin eta Frontoirako igogailuarekin lotzen duena.

    Errekalde zubiraino dauden etxe eta atariak hauek dira:

    • 15 zenbakia. Etxebizitzak, azpian Ufala tabernaren vendinga egon zen. Etxe hau egiteko bi etxe bota ziren:
      • Santa Ana 15. Bertan Santa Anako okindegia zegoen, eta etxeari Labekoa esaten zitzaion; labearen gainean Labegain elkartea zen, pasabideari izena eman ziona. Etxea botatzerakoan elkartea ere bota zuten. Etxe zaharrak balkoi ederrak zituen alboko lorategira, txaleteko lorategia; baina lege barruan ez zirenez, etxe berria egin zutenean desagertu ziren.
      • Frontoia 2. Etxe honetara Frontoitik sartzen zen. Etxe berria egiterakoan sarrera bakarra egin zioten, Santa Ana kaletik.
    • 17 zenbakia. Txaleta. Madinatarrek egin zuten, eta gero Larrañagak (Aispua) erosi zuten. Gaur egun Unamunotarrena da. Santa Ana kalean garajea eta sarrera dauka, eta bigarren sarrera Frontoitik. Iparraldera lorategi txikia dauka, eta hegoaldera beste bat ederragoa, frontoiaren azpian, Larrañagatarrek mojei erositako lurretan egindakoa. Honen parean, Santa Ana kalean bertan, udal baskula egon zen.
    • Giza Eskubideen plaza eta bertarako eskilarak. Hauen parean Santa Ana arku famatua egon zen, komentua ortuekin lotzen zuena. Ostera, prentsa kioskoa ere jarri zuten, baina aspaldi kendu zuten.
    • 21, 23 eta 25 zenbakiak. Etxebizitza hauek komentuko ortuetan eraiki ziren, mojek alde egin eta gero. Hortatik izena: Konbentokoa.

    Hortik aurrera, eta Oleako zubia arte, ez dago etxe gehiagorik.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Behin Kalegoen zatia bukatuta, eta Errekaldeko zubia arteko etxeak honako hauek dira:

    • 14 zenbakia. Hemen Aranguneko taillerra egon zen. Etxe hau eta hurrengoa (16 zenbakia) bota zituzten Arangureneko etxeak egiteko. Gaur egun Postetxea hemen dago, eta alboan Tanger janari denda, aurretik Merce zapatadenda izandakoa.
    • 16 zenbakia. Etxe honek, Armendietxea izenekoa, ikur beltza zuen beheko solairuaren lehio baten gainean, 1833eko ufalak norainokoak izen ziren erakusteko[1]. 14 zenbakiarekin batera bota zuten, eta gaur Ufala Irish Pub bertan dago. 1833eko ufalen ikur berria ere badago.
    • 18 zenbakia. Hiru izenez ezagutua: Kalegoena, Zarangoa eta Txitakoa. Bertan Laboral Kutxa (aurretik jolas aretoa egon zen) eta Edurtza taberna daude.
    • 20 zenbakia. Etxe honek ere hiru izen ditu: Irusagarreta, Usatorre eta Meltxorrenekoa. Garai batean Meltxor Arizagak jatetxea izan zuen, oso famatua. Hura ixterakoan, Darwin ileapaindegia (gero harutzago joan zena) eta egun Ana zapatadenda zabaldu ziren.
    • 22. zenbakia. Garai batean Santa Ana komentua. 1978 urtean bota eta etxebizitzak egin zituzten, hiru atarirekin: 22A, 22B eta 22C. Hinbat komertzio daude: Txuritxu gozotegia, Josu bitxidenda, Arkupe arropadenda, Txip eta Txop goxokiak, Mariaje arropadenda, Lakuesta optika (gaur egun itxita), eta burnidenda (itxita hau ere).
    • 24 zenbakia. Azkaratenekoa etxe tailerra; hau da, tailerra azpian eta etxebizitzak goiko solairuetan.
    • 26 zenbakia. Hau ere etxe tailerra, Barrenetxea familiarena. Gaur egun Benito haltzariak bertan dago.

    Errekalde zubitik Olea zubiraino, berriz, gehienak tailerrak izandakoak dira:

    • 28 zenbakia. Lete lantegia (zatia). Gaur egun Udal Biltegia.
    • 30 zenbakia. Lete etxe lantegia. Gaur egun garaje moduan prestatuta dago.
    • 32 zenbakia.
    • 34 zenbakia. Garai batean inguru honetan egon zen Olalde baserria (Olasarte ere), 1940. urtean bota zutena. Hirugarren izena ere badu etxeak: Kaskantenekoa. Atzean, erreka aldera, tailerra dauka.
    • 36 zenbakia.
    • 38 zenbakia. Tailerra.
    • 40 zenbakia. Beste etxe lantegi, kasu honetan Viuda de Azcárate S.A. Goiko aldean bi etxebizitza ditu.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Santa Ana kalearen azken zatia goitik behera aldatuko da: Errekaldeko zubitik Oleako zubiraino dauden etxe eta tailerrak bota, etxe berriak egin erreka eta trenbide artean, Santa Ana kale berria erreka aldetik ekarri, Errekaldeko zubia bota eta berria eraiki pixkat gorago.


    Erreferentziak

    1. Txantxetako istorio batek dioenez, lehioa zabaltzerakoan ikurra leiho gainera eraman omen zuten...