Kainoiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekargako kainoiak== Kainoiak XIII mendean erabili ziren lehenbizikoz mendebaldean, Nieblako (Huelva) setioan, 1.262 urtean hain zuzen. Ordutik aurrera gero eta gehia...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:16, 6 martxoa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Aurrekargako kainoiak

    Kainoiak XIII mendean erabili ziren lehenbizikoz mendebaldean, Nieblako (Huelva) setioan, 1.262 urtean hain zuzen. Ordutik aurrera gero eta gehiago zabaldu ziren, Euskal Herrian 1.420 urtean agertu zirela.

    Bonbarda hauek burnizko tutuak ziren, uztaiez sendotuta. Aurretik polbora sartzen zen, ondo estutu gero eta azkenik jaurtigaia (hasieran harri borobilak). Atzekaldean zulo txikia zuten, belarria izenekoa, bertatik argi-mukia irtetzen zela. Tiroa egiteko argi-mukia pizten zen, eta honek tutu barruko polbora lehertarazi zuen.

    Erabili bakarrik ez, kainoiak eraiki egin ziren: 1.482 urtean, Medina Sidoniako dukearen enkarguz, Eibarren bi bonbarda egin ziren.

    Erabilitako teknologia eskuzko armetan erabili zen, eta garatu gero: eskuzko trumoiak, arkabuzak, Mosketeak, txispa-fusilak...

    Baina kainoiek ez ziren paraleloan bilakatu. Mende askotan hiru aurrerapen nabarmen egin zituzten bakarrik: kainoiak pieza bakarrekoak izatea, kainoien pisua jeistea eta burnizko jaurtigaiak erabiltzea.


    Motak eta erabilerak

    Sasoi bateko kainoiek hiru erabilera zituzten, lurrean gotorkekuak erasotzeko edota defendatzeko, itsasoan itsasontzien arteko gudutan eta, azkenik, itsasertzetan gotorleku eta itsasontzien arteko erasoetan.

    Itsasontzientzako kainoiek zituzten eskakizun zorrotzenak: zenbat eta arinago hobe, tiroa egiteko atzerako mugimendua... Horregatik, itsasontzi batek kainoi berriak eskuratzen zituenean zaharrak itsaserrzeko gotorlekuetan erabiltzen ziren, itsasontziak erasotzeko.


    Atzekargako kainoiak

    XIX mendean kainoiek egundoko aurrerakada teknologikoa izan zuten, aurreko mendean fusilek era pistolek izandakoak

    Alde batetik, jaurtigaiek kartutxoen ideia bereganatu zuten, bertan jaurtigaia bera, polbora eta pistoia; bestetik, atzerakarga; eta ezin ahaztu tutu estriatua.

    Tiroaren atzerako indarra eusteko bi motako itxitura asmatu zuten, kuña lehen eta torlojua gero (azken hau arinagoa eta azkarragoa).

    XX mendean kainoi antiaereoak sortu ziren (azkarrak), mendikoak (arinak eta desmuntagarriak), obusak (karga handiak oso urruti bidaltzeko)...


    Soraluzen egindako kainoi motak

    Kainoi azkarrak

    XIX mende bukaeran Nordenfelt injeniariak kainoi azkarra asmatu zuen. Izen bereko enpresa sortuta, kainoi bera erabili zuen danerako muntaia aldatuta: lurra, itsasoa, itsasertzea edota antiaereoa.

    Kainoi hauek Soraluzen ekoiztu zituzten, The Placencia de las Armas Company Limited-ek aurretik eta Sapa-k gero.

    Kainoi antikarroak

    Kainoi hauek tankeen babesa urrutitik zulatzeko indar handia behar dute.

    Gerra ostean SAPAk diseinatu eta ekoiztu zituzten

    Obusak

    Kainoi hauek jaurtigai astunak botatzen dituzte, era oso urruti.

    Gerra ostean SAPAk diseinatu eta ekoiztu zituzten, SESBk Espainiako Errepublikari saldutakoak oinarritzat hartuta.

    Mendiko kainoiak

    Mendietan gora eta behera erabili ahal izateko, kainoi hauek arinak izan behar dute, eta "desmuntagarriak".

    Gerra ostean SAPAk diseinatu eta ekoiztu zituzten.

    Antiaereoak

    Erreferentziak