Andikokale (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Zubi nagusiaren beste aldean, Deba errekako ezkerraldean.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale ez zegoen esparru barruan, errekaren beste aldean zegoelako.

    Hurrengo mendeetan Errabal, Baltegieta, Errekalde... sortu zirenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa).

    Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena Labaderogainen ingurutik jarriko zioten: Handiko kale, Elgoibar edota Debaren Urasandi parekoa.

    1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotzen. Mende aldaketarekin erreka aldetik Arane pasealekua egin zuten, Andikokalen hasten dela.

    Kalearen izena ez da ofiziala, eta galtzeko arriskua dago.


    Etxeak eta atariak

    Andikokaleko etxe guztiak Errabal kalekoak dira. Zubitik begiratuta, eta ezkerretik hasita, hauek dira Andikokaleko etxeak:

    • 22 zenbakia. Liberalekoa Arraindegia
    • 15 zenbakia. Armagingoa Felipenekoa, Angelesenekoa, Gilanekoa
    • 17 zenbakia. Aizgain Txarape, Ugonekoa
    • 18 zenbakia. Olaizolanekoa
    • 21 zenbakia. Garatenekoa
    • 26 zenbakia. Arabakoa
    • 24 zenbakia. Abarketerokoa Manuelenekoa


    Erreferentziak