Serafin Achotegui (eu)
Serafín Achótegui Urrestieta | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1998 |
Hil | Arrate, 1936 |
Profila | Enpresaria |
Familia
Serafin Achoteguik,lagun batzurekin, enpresa sortu zuen: Serafín Achótegui y Cpmpañía, Sociedad Anónima, SACIAz ere ezagututa.
Politikoki eskuma zalea zen, karlista. Gerra sortu zenean Círculo Carlistaren lehendakaria zen.
Preso hartu eta hil
1936ko abuztuaren bukaeran atxilotu zuten. Karlistek arma-biltegi bat erreketeen esku jartzeko gertu zutela zabaldu zen herrian, eta ondorioz, deklarazioa hartzeko hainbat karlista preso hartu zituen Defentsa Batzordeak.
Serafin Achotegui, Círculo Carlistaren lehendakaria izanik, atxilotuen berri eskuratzeko bertaratu zen eta berau ere preso hartu zuten. Egun herretan bertan Arratera eraman zuten, Manuel Lersundi eta beste batzurekin.
Biharamunean, abuztuaren 29an, Eibar bonbardatu zuten hegazkin nazionalek, eta Arraten zeuden presoak bibaka eta txaloka hasi ziren. Hasarretuta, miliziano batek lehiotik egin zien tiro eta bala batek Serafin Atxotegi hankan zauritu zuen.
Odol asko galtzen ari zela, Arrateko aterpetxean zegoen Mesedeetako moja batek lehen sendaketak egin zizkion. Biharamunean, hobeto zegoela eta, milizianoek eraman zuten "Soraluzera bueltatzeko". Miliziano horietako bat asturianoa omen zen, gero Mexikon erbesteratuta hil zela.
1937ko urriaren 10ean aurkitu zuten gorpua, Arraten lurperatuta. Herrira ekarri eta bertan gurutzea jarri zuten, idazki honekin: Por Dios y por España. Aquí fue asesinado Serafín Achótegui Urrestieta de Placencia de las Armas por las hordas marxo-separatistas a la edad de 38 años (Jaungoikoa eta Espainiagatik. Hemen Soraluzeko Serafin Achotegui Urrestieta erail zuten saldo marxista-banatzaileek, 38 urte zituela).
Serafin Achotegui auzunea
XX mendean Soraluzen gero eta langile gehiago zegoen, eta etxebizitzak falta. SAPAk gerra aurrean sortu zuen lehen auzunea, Alejandro Calonje izenekoa.
Nahikoa ez zenez, gerra ostean bigarrena egitea erabaki zuten, Txurrukena eta Salogoen baserrien ortuetan, erreka ondoan. Horretarako, 1947 urtean herriko ugazabek lurrak erosi zizkien orduko jabeei. Auzune hau Serafin Achótegui izendatu zuten, nahiz eta herriak oraindik Txurruken auzoa izena mantentzen duen.
Erreferentziak
Isiltaduna hausten. Soraluze 1936