Sologoeneko zentralaren erosketa (eu)
Aurrekariak (1898-1964)
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sortu zutenean (1898) Sologoeneko zentralak Deba ibaiaren urak erabiltzen zituen, baina 1911.ean Urruzti eta (Osuma erreketatik datorren ura ere ustiatzen hasi ziren.
Antonio Zabala jaunak 1913.ean erosi zituen zentral hauek, eta 1915.ean Irurak-Bat Sagar-Errekako zentrala ere. Ordurako Maltzagako zentralaren jabea ere zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.
Gero, 1934. urtean, enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.
1960. hamarkadaren egoera
1960. hamarkadan kontestu sozio-ekonomikoa erabat aldatu zen, garapena eta emigrazioaren eraginez batez ere.
Alde batetik, indar banatzaile handiak (Iberduero[1], Soraluzeren kasuan) gero eta bezero gehiago erakartzen zituzten, zentral txikien etorkizuna kolokan jartzen. Hurrengo urratsa zentral txikiak erostea zen: bezeroak beren sareetara pasatzen zituzten, eta zentralak itxi.
Honetaz gain, biztanleen gorakadak zekartzan arazoei, edateko uraren hornikuntza esaterako, udalek aurre egiteko ezinean ari ziren. Soraluzen hain handiak ez baziren ere, Eibarren egoera larriagotzen ari zen.
Zentralen egoera: ekoizpena eta emariak
Orduan Soraluze eta Eibarko udalek zera erabaki zuten, Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresaren hiru zentral elkarrekin erostea, eta bion artean banatzea. Eibarko Udala Sagar-errekako zentralarekin geratuko zen (edateko ur emaria interesatzen zitzaion gehien bat) eta Soraluzekoak Sologoen eta Ozuma hartuko zituen (indarra erabili nahi zuen neguan, eta Ozumako ura udan).
Udal bakoitzak ordaindu beharrekoa kalkulatzeko orduan bi puntu hartu zituzten kontuan: zentralen ekoizpen elektrikoa eta edateko uraren emaria (udan).
Ekoizpen elektrikorako 1958-1961 tarteko bataz bestekoa hartu zuten:
Zentrala Ekoizpena Ehunekoa Sologoen eta Ozuma 1.127.294 kw %75,29 Sagar-erreka 369.964 kw %24,71 Guztira 1.497.258 kw
Edateko uren emariak 1964/09/21an neurtu zuten. Uda oso lehorra izanik, emariak gutxienekoak ziren.
Zentrala Emaria Ehunekoa Ozuma 11,49 l/s %39,48 Sagar-erreka 17,61 l/s %60,52 Guztira 29,10 l/s
Udalen arteko banaketa: ebazpena
Helburuaren arabera (eindarra edota edateko ura) zentralen emaitzak desberdinak zirenez, Eibarko Udalak ebazpena eskatu zuen Donostiako injeniari bati.
Honek lau eszenategi aurreikusi zituen:
Egoera Indarra Ura Soraluze Eibar Gaur egungoa 12 h 0 h %74,97 %25,03 Behereala 9 h 3 h %66,10 %33,90 Etorkizun hurbila 3 h 9 h %48,35 %51,65 Etorkizun urruna 0 h 12 h %39,48 %60,52
Epailearen arabera, banaketa zuzenena etorkizun hurbila izenekoa zen. Hau da, Soraluzek zentralen prezioaren %48,35a ordaindu beharko zuen, eta Eibarrek, berrz, %51,65a.
Zentralaren erosketa (1965)
Jose Luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
Hurreng urteak
Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
Hemen sartu EVEkoa (esteka eta guzti)
Erreferentziak
- ↑ Iberduero (1944-1998) energia ekoiztu eta banatzen zuen euskal enpresa izan zen. Bilbon sortu zen, Sociedad General de Transportes Eléctricos-Saltos del Duero eta Hidroeléctrica Ibérica enpresek bat egitean. 1992. urtean, berriz, OPA baten bidez Hidroeléctrica del Cantábrico eskuratu zuen eta Iberdrola izena hartu.