Kofradiak (eu)

    Sorapediatik

    Kofradiak

    Kofradiak (edo anaidiak) helburu bereko pertsonen (gehienetan eta tradizionalki gizonen) elkarteak ziren, aspaldian kutsu erlijiosoa zutenak. Helburuen arabera, hiru motakoak ziren: erlijiosoak, lanekoak edota nezakariak[1].

    Kofradia erlijiosoek debozioa lantzeko modu sakonagoa proposatzen zieten kristauei. Lanekoek, ofizio bereko beharginei babesa eskaintzen zieten, aseguru modukoa ziren. Eta nekazal kofradiek baserritarren auzoak antolatzeko balio zuten.

    Antolamendua

    Kofradiaren buru maiordomo bat izaten zen, inoiz bi (San Martzial edo Ezoziako kofradietan, esateko). Urtero urtero maiordomo berria aukeratzen zen.

    Kontu liburua izaten zen, eta honekin batera anaia edo kofrade edo bazkide zerrenda ere gordetzen zen.

    Jarduera

    Kofradia denak patroia zuten, eta honen eguna ospatzen zuten meza nagusiarekin eta, gehienetan, bazkari batekin. Gastu hauek (meza emateko abadea, janariak eta edariak…) kofradiak ordaintzen zituen. Egun horretan aukeratzen ziren maiordomoak.

    Honetaz gain, kofradiako kide bat hiltzen zenean hileta meza egiten zuten omenez. Honetaz gain, urtero bat edo bi urteurren mezak ospatzen zituzten.

    Gehienetan kideak behartuta zeuden meza eta funtzio guzti hauetan parte hartzera, bestela isuna ordaindu behar izaten zuten.

    Gastuak kuota eta limosnen bidez beterzen ziren. Inoiz maiordomoek dirua aurreratu behar izaten zuten (gero, arwzoak izaten zituzten atzera kobratzeko). Kofradia gehien gehienek ez zuten inolako ondasunik.


    1772.eko errolda

    1771. urtean Arandako Kondeak, Carlos III. erregearen lehen ministroak, kofradia eta antzekoen errolda egiteko agindu zuen. Gipuzkoan Miguel de Barrera y Yebra korrejidoreak egin zuen.

    Herri guztietara galdetegia bidali zuen, zein kofradia zeuden, zenbat gastatzen zuten eta kontrol mota (erregea, eliza eta kontrol gabekoak). Jasotako informazioarekin taula bat osatu zuen eta 1772.eko apirilak 10ean Arandako kondeari bidali zion.

    Errolda horretan erakunde batzuk bereizten zituen: kofradiak (Sakramentu txit Santua, Errosarioko Andramaria, Animak, Berakruz Santua, artisauenak), Jesusen Bihotzaren Kongregazioa, hermandadeak (San Frantziskoren hirugarren ordena, Santo Domingoarena) eta Kristoren eskolak.

    Erakundeak Soraluze Gipuzkoa
    Cofradia del SSmo Sacramento 1 21
    Yd. de Nra Sra del Rosario 1 93
    Yd. de las Animas 1 41
    Yd. de la Santa Veracruz 1 18
    Escuelas de Christo 8
    Congregacion del Sagrado Corazon de Jesus 29
    19
    Cofradias sueltas 7 75
    Hermandades de la 3ª orden de San Francisco 10
    Yd. de la de Sto Domingo 1
    Total de cofradías, escuelas y hermandades 11 315
    Total de sus gastos 644 88.605
    Las que tienen Real consentimiento 13
    Yd. las que aprovacion del ordinario 9 269
    Yd. las que no tienen ni uno ni otro 2 33

    Erroldarekin batera, Miguel de Barrera y Yebra korrejidoreak bi iradokizun egin zizkion Arandako kondeeari. Alde batetik, kofradiek zuten dirua helburu erlijiosoetan bakarrik erabili; ha da, ez bazkari ezra edaritan. Bestetik, kofradiek antolatutako hileta eta mezak domeketan egitekl, astebarruan kideek lana ez utzi behar ez izateko.


    Soraluzeko nekazal kofradiak

    San Martzialgo kofradia

    Bi motako kofradeak zituen, baserritarrak eta kaletarrak. Talde bakoitzak bere maiordomoa aukerarzen zuen: baserriko maiordomoa eta kaleko maiordomoa.

    Kopraixak antolatzen zituzten, iraileko lehen asteburuan.

    Ezoziako kofradia

    Ezozia bailarako baserriek osatzen zuten.

    Maiordomo berriak Ezoziako kofrarixaren egunean aukeratzen zituzten, abuztuko Andramarien ostean; zehatzago, San Roke Txikiren osteko domekan, hain zuzen.

    Bada Akta liburua, 1734. urtekoa.

    San Andreseko kofradia

    Oraindik bazkaria egiten da uztailean

    Martiri Santuen kofradia

    Berez, kofradia hau ez zen Soraluzekoa, Osintxukoa baizik.

    Hala ere, Txurruka bailarako baserri batzuk kofradia honen partaide ziren, gertuago zegoelako Soraluzekoak baino: Azalia eta Egotza.


    Soraluzeko laneko kofradiak

    Santa Barbararen kofradia

    1746.eko urtarrilak 19an gremiotako kideak bildu ziren[2] eta, Manuel Echevarriak proposatuta, Santa Barbararen kofradia sortu zuten.


    Soraluzeko kofradia erlijiosoak

    Agiri baten arabera, XVIII.mende hasieran Soraluzeko alkateak kofradien kontuak kontrolatzen zituen, bertako abadeei inolako jaramonik egin gabe[3].

    Hurrengo urteetan gauzak aldatu ziren, eta 1772.ean, erroldak jasorzen duenez, 11 kofradietatik 9etan apaizek kontrolatzen zituzten.

    Jesusen Izenaren kofradia

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), aipatu zuen.

    Errosarioko Andramariaren kofradia

    Helburua Amabirjinaren lotutako jaiak handitasunez ospatzea zen.

    1580. urtean aipatzen da lehen aldiz[4]. Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), aipatu zuen. Eta 1772.eko erroldan ere agertzen da.

    Vera Cruz Santuaren kofradia

    Kofradia honek Aste Santuan ospatzen zituen dere funtzioak, Jaunaren Nekealdia oroituz.

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), aipatu zuen. Eta 1772.eko erroldan ere agertzen da.

    Segururena Vera Cruz kaperan izango zuen egoitza, Epistola aldean (hau da, aldarera begira eskuman) hirugarrena.

    Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren kofradia

    Aita Lizarraldek Andra Mari liburuan jasotzen duenez, kofradia hau Vera Cruz Santuaren kofradiatik sortu zen. Gizon ezkonduen kofradia zen, eta kide kopurua mugatua zuen: 40 anaia.

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), ez zuen aipatu. Sortze, Kontu eta Bisiten liburu zaharra 1794. urtean erre zen, Konbentzioaren Gerra garaian, gudaroste frantziarrak herria hartu zuenean.

    1916.ean martxan zegoen oraindik, ordukoa delako Soraluzeko Andra Mariaren Sorkunde Guztiz Garbiaren gizon ezkonduen kongregazio liburua. Martin de Aranguren Abade Jaunak onartua (Bergara, Errosario Santuko Tipografia. 1916).

    Sakramentu txit Santuaren kofradia

    Helburua Korpus eguneko eliz-saioak eta aurreko astekoak (Korpuseko zortzikoa) handitasunez ospatzea zen.

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), ez zuen aipatu. 1772.eko erroldan, berriz, aipatzen da.

    Animen kofradia

    Helburua garbitokiko edo purgatorioko animak askatzea zen, zerura bidaltzeko.

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), ez zuen aipatu. 1772.eko erroldan, berriz, aipatzen da.

    Segururena Animen kaperan izango zuen egoitza, Berri Ona edo Ebanjelio aldean (hau da, aldarera begira ezkerrean) bigarrena.

    Santa Ritaren kofradia

    Izenak esaten duenez, Casiako Santa Rita goresteko sortu zen, eta funtzio nagusia maiatzak 22an ospatzen zuten.

    Martin de Elcano zarauztarrak, Gipuzkoako ospitaleei buruzko azterketa egiterakoan (1586), ez zuen aipatu. 1784. urtean martxan zegoen[5].

    Egoitza Santa Ana komentuan zuen.


    Erreferentziak

    1. Gaur egun beste mota askotakoak dira, batez ere gastronomikoak.
    2. Gremioen batzar orokorra. Ayuntamiento general gremial.
    3. Auto del visitador del obispado de Calahorra y La Calzada contra el alcalde de la villa de Placencia, para que no tome cuentas de la fábrica de la iglesia, ermitas y cofradías, sin intervención de los curas de la parroquial (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1714/05/06).
    4. Proceso de apelación de Juan Pérez de Iturbe contra Juan Pérez de Irure, sobre las cuentas de la cofradía de Nuestra Señora del Rosario (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1580).
    5. Demanda de la cofradía de Santa Rita contra Baltasar de Ibarra, sobre los caudales pertenecientes a la hermandad de Santa Rita, fundada en el convento de monjas de la villa de Placencia de las Armas (Gipuzkoako Artxibo Orokorra 1784).