Probaleku zaharra (eu)
Azalpena
Eraikin hau eskuzko su armentzat egiten ziren kainoien probaleku moduan erabiltzen zuten. Soraluzen eta inguruan egiten ziren moskete, arkabuz, fusil, karabina, pistola... guztien kainoiak hemen aztertzen zituzten.
Eibarko irteeran zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran, Mendikute dorretxea eta San Salvador ermita baino pixka bat haruntzago. SAPAren fabrika berriaren lehen nabea egin zuten lurretan, gutxi gorabehera.
Florencio Joseph Lamoten mapan (1756) H batez agertzen da, eta alboan ermita, Y batekin markatua.
Mapa horretan bertan, Soraluze inguruko mapan goiko ezkerreko ertzean zera esaten du: Examen de cañones que se hacen por mesadas. Eta marrazkian Maisu Aztertzailea ikusten da, aginte itxuran, bere ofizialak zuzentzen, azken hauek arma andana disparatzen, kainoi denak ondo lerrokatuta.
Marrazki batean zein bestean ederki asko ikusten da keia, saio hauek polbora beltzez egiten ziren eta.
Historia
Probalekua XVI mendeko agirietan agertzen da lehen aldiz.
Bizpahiru mende toki berean egin eta gero, 1834 urtean Soraluzen izandako ufal handienak aurretik eraman zuen. Garai hartako agiri baten arabera[1] ur mailak hamalau bat metro egin zuen gora, eta hainbat eraikin eraman zituen aurretik: 15 bat etxe, 6 bat lantegi, arraindegia, zubi nagusia bera... eta San Salvador ermita osoa zein alboko probalekua.
Halaxe desagertu zen betiko probaleku zaharra. Hala ere, behin behineko beste bat eraiki zuten, baina hau Santa Ana komentuko goiko harresien ondoan, mojen kanposantuaren gertu.
San Salvador ermitaren irudiak 3Dtan (2020) |
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Erreferentziak
- ↑ Inundación del 30 de junio de 1834. Ramiro Larrañaga (La Voz de España 1978).