Etxaburueta kalea (eu)
Kokapena
Plaza Barriko goialdetik garai bateko trenbideraino, S baten forma hartzen duela. tren geltokiraino Kalebarren paraleloan, baina gorago. L baten forma du, Udaletxe atzekaldetik Erregetxeraino eta gero eskumara egiten duela. 250 metro luze da, eta 6 metro zabal.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Etxaburueta goiko aldean geratu zen, harresitik kanpo. Gutxi gora behera, gaur eguneko Goikokaleta izango zen.
Izenak esaten duenez, bertako etxeak herriko goialdean zeuden.
XIX mende hasieran kalearen lehen luzaketa izan zen. 1805-1809 urteetan Erregetxea eraiki zuten, eta Zabaletatik datorren erreka estali zuten; Etxaburueta Erregetxeko karkabaren gainetik luzatu zuten, Erregetxeari sarrera emateko. Orduan kalea Plaza Zaharrera jaitsi beharrean Erregetxera zuzen eta lau eraman zuten, eta eskumara gero, Erregetxeko zabalera guztia hartuz. Kaleak L baten itxura hartu zuen, 70 metro denetara.
Mende bukaeran, 1888. urtean trena Soraluzera etorri zenean Kotxebidea egin zuten, Etxaburueta ertzetik geltokiraino hain zuzen. Bide berriaren aldapa leuntzeko Etxaburuetako bigarren zatiari aldapa eman zioten.
Azkenik, XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki. Lehengo Kotxebidea ere desbideratu zuten etxe berrien artetik. Orduan kaleak berrantolatu zituzten: garai bateko Kotxebidea (Estazio kalea) Etxaburuetari eman zioten (180 metro gehiago) eta Estazio kalea, berriz, lehengo trenbide ingurukoari dagokio.
Herri kaskoa peatonalizatu zenean, Plaza Barritik Erregetxerainoko zatia trafikoari itxi zioten. Hiru taberna bertan daudenez (Bolia, Arrano eta Intxixu pub-a) gero eta ekitaldi gehiago antolatzen ari dira bertan.
Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak
Alde honetako etxe eta atariak zenbaki aldaketa batzuk izan dute:
- Kalebarren. 1 zenbakia. Lehen etxea Kalebarreni dagokio. Mendiolaetxea zen, eta Txilingoa ere esaten zitzaion. Etxaburuetatik aldetik lehen solairura sar daiteke, Bolia taberna bertan dagoela (Eusko Alkartasunekoek pisu osoa erosterakoan taberna zabaldu zuten). Gerra aurretik ere taberna egon zen, eta gero Elduaien altzari-denda.
- 1 zenbakia. Etxaburuetari dagokio, nahiz eta berez Goikokaletan egon. Beheko aldean Comercio Arcelus dago. Aspaldi eskola izan zen etxe honetan, eta 1955ko urtarrilak 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) diruz lagundutako eskola izendatu zuten.
- Goikokaleta. Plaza Zaharrera jeisten dena. Garai bateko Etxaburueta, baina Erregetxea eraiki zutenean tarte hau bereiztuta geratu zen.
- Erregetxe orubea. Erregetxea zenean 3 zenbakia zegokion.
- 5 zenbakia. Azpian garajeak eta, garai batean, Urteaga ardandegia zegoen. Lehen solairuan Udal Azoka dago; postu gehienak utzik daude, Etxabe harategiak bertan dirau. Etxe honek bigarren ataria dauka beste aldetik, garai bateko Kotxebidetik.
- 3 zenbakia. Garai batean Erregetxeri zegokion, baina azken urteetan Udal Azokari dagokio. Beheko solairuan merkatua dago, lehengoan baserritarren plaza (orain beheko solairuan daude) eta goikoan Udal Brigadaren egoitza, Kontrargi Argazki-Kolektiboa eta erabil anitzeko bilera gela.
- 7 zenbakia. Orubea, parke moduan erabil daitekeena. Hirigintza planaren arabera, etxebizitzak eraikitzeko aukera dago.
- 9 zenbakia. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hau eraiki zuten (eta Estación kaleko 1 eta 3).
Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak
Etxe hauek kaleko hasieran daude bakarrik:
- Elizburu 1 zenbakia. Ibarrakoa edota Sakristaukoa. Etxeak Elizburutik zeukan sarrera, lehen solairuaren parean. Berria egin zutenean Plaza Barriaren aldetik egin zioten ataria, Etxaburuetan hain zuzen.
- 2 zenbakia. Lasaldenekoa. Bertan Vidal fruitadenda dago, eta jarraian Soraluce taberna egon zen, Errabaletik ekarrita.
- 4 zenbakia. Pintorekoa (agian izena nahastuta dago 6 zenbakiarekin). Iratxo goxoki denda egon zen, 2017an Plaza Barrira pasa zena.
- 6 zenbakia. Pintorekoa edota Kooperatibakoa. Bertan Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro (1820-1901) jaio eta hil zen, Soraluzeko Babesetxe-Ospitala edo Hospital-Asilo laguntzailea. XX mendean Kooperatibak ikatz biltegia izan zuen bertan. Etxea bota eta berria egin zutenetik ataria atzetik dauka, eta beheko aldean Arrano elkartea eta taberna daude.
- 8 zenbakia. Ambrosiokoa izenekoa. Intxixu pub-a bertan dago.
Etorkizuna
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.
Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, 7 zenbakiko orubean etxebizitzak jasoko dira.