Txurruken baserria (eu)
Txurruken | |
---|---|
Izen formala | Txurrukena |
Bailara | Irure |
Altuera | 120 m |
Hedadura | 4 Ha |
Kaletik | 0 km |
Bertako familia
Mujika Zangitu familiak saldu ondoren, baserria kaleko etxebizitza bilakatu zen, eta hainbat familientzako bizilekuak biltzen ditu eraikinak.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Izenak salatzen du jatorria: Txurrukakoena (ikus Txurruka).
Bergarako errepidearen ondoko baserria zen. 1745. urtean José de Mendiola agertzen da jabe moduan.
XX mende hasieran Ameriketatik Euskal Herrira bueltatu zirenean, Antonio Mujika Telleria antzuolarrak eta Osintxuko Manuela Zangitu Gantxegik baserria eta bere lurrak erosi zituzten. Etxe berria eraiki izan behar zuten, aurrekoa erre baitzen, aurreko jabeen arteko liskarren batengatik norbaitek su emanda.
Garai batean iturria zegoen bide ondoan, Aldundiak eraikia. Brontzezko txorrot ederra zuen, baina XX mende hasieran Bergarako laguntalde batek apurtu zuen, Soraluzen afaldu ostean ordu txikitan etxera bueltatzen ari zirela. Aldundiak isuna jarri zien, beraiek ezetz, ez zirela izan eta ez zutela ordainduko (familia aberatsetako kumeak omen) baina azkenean ordaindu zuten. Bitartean Aldundiak iturria konpondu zuen, baina brontzezko txorrota beharrean burdinezkoa jarri zuen. Gaur egun iturria Arantzazuko Amaren plazan dago, baserritik gertu.
1947. urtean, kanpoko jende asko etorri zela eta herrian etxebizitza nahikorik ez zegoenez, herriko ugazabek lurrak erosi zizkien orduko jabeei (eta Salogoen baserrikoei). Halaxe sortu zen auzune berria, eta izena Serafin Achotegui-ren omenez jarri zioten; herriak, hala ere, Txurruken auzunea esaten zion. 2016 urte bukaeran, berriz, Udalak Txurruken izena ofizial egin zuen, bertakoek hala eskatuta.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)