Politikariak (eu)

    Sorapediatik


    XV mendea

    • Istaolaga, Juan Pérez de. Bandokidea, 1463 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan.
    • Coytiz, Pedro. Bandokidea, 1481 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan.


    Aro Modernoa (XVI-XVIII mendeak)

    • Mendiola, Domingo de. Kontuen Kontularitza Nagusian langile arrunta hasi zen, azkenean kontugile nagusia izendatu zuten artean (XVII mendea). Santiago, Calatrava eta Alcántarako Orden Militarren kontugile nagusia ere izan zen.
    • Salogoen, Juan de. Gipuzkoako behin-behineko korregidorea (1677-1678).
    • Salogoen, Martin de. Gipuzkoako behin-behineko korregidorea (1725).
    • Sarasqueta, Jose de (1683-1743). 1740 urtean Soraluzeko ordezkaria Gipuzkoako Batzarretan.


    XIX mendea


    XX mendea. Gerraurrea

    • Linazasoro Maiztegui, Carlos (Altzeta, 1889-1965). Abertzalea eta hizlaria. Zumarragan bizi zen.
    • Iñurrieta, Venancio (1894-1964). Abertzalea. 1936 urtean EAJko zinegotzia izan zen, eta gerra garaian eskumakoen kontrako hainbat oldarte baretu zituen herrian. Erreketeak herrian sartu zirenean kartzelaratu egin zuten, eta lau urte eta erdi eman zituen preso. Espetexetatik etxera bidali zituen 256 gutunetatik abiatuta Benan Oregik Zutik ozta-ozta nator liburua idatzi zuen.
    • Achótegui Urreztieta, Serafín (1898-1936). Tradicionalista. Gerra sortu zenean Círculo Carlistaren lehendakaria zen. Preso hartu eta Arratera eraman zuten. Han larriki zauritu lehen, eta gero erahil zuten.
    • Lete Larrañaga, José María de (1908-1938). Abertzalea, gerra sasoian herriko Defentsa Batzordeko lehendakaria eta Euskadiko Industria Mobilizatuen administraria. Reinosan preso hartu eta 1938ko uztailaren 2an fusitatu zuten Trubian.


    XX mendea. 1975tik aurrera

    • Oregui Goenaga, Iñaki (1913-1989). Albaitaria, 1951 urtean Arabako Centro de Inseminación Artificial Ganadera sortu zuen, eta bertako zuzendaria izan zen (1951-1983). Arabako senataria (1977-1978), Zuiako alkatea (1979-1987), EUDELen lehendakaria (1981-1985) eta Arabako Batzarretako kidea (1987-1989).
    • Akizu Ormazabal, Jesús María (1936- ). Eibarko Armeria Eskolan ikasketa-burua. Soraluzeko alkatea izateaz gain, Gipuzkoako diputatu forala izan zen, Udal Harremanen arduraduna (1985-1989).
    • Ansola Maiztegi, Alberto (1943- ). Injeniaria eta abokatua. UPV-EHUn katedratikoa eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren zuzendaria (1976-1982). Euskal parlamentaria (1980-1986), Arabako diputatu forala (1983-1991) eta Arabako diputatu orokorra (1991-1995). Arabako Ikastolen Federazioaren lehendakaria, eta R.S.B.A.P.-en bazkidea.
    • Borinaga López, Ignacio (1950-2014). Injeniari industriala. Eibarko Unibertsitate Laboraleko zuzendaria (1979-1984), Eusko Jaurlaritzaren Ikastetxeen zuzendaria, Lanbide Heziketaren bultzatzailea izan zen.


    XXI mendea

    • Bolinaga Albéniz, Patricia (1973- ). Turismo-enpresetako eta jardueretako teknikaria. Arartekoaren ondokoaren idazkaria izan da, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri-lanak eta Garraioko aholkularia gero. Gaur egun, Euskal Sozialistak – Socialistas Vascos Taldeko laguntzailea da Eusko Legebiltzarrean, eta PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Eragilearen kidea da, etxebizitzaren idazkaria.
    • Akizu, Roke (1966- ). Baso ingeniaria. Gipuzkoako Foru Aldundian (2011-2015) Kanpoko Harremanak eta Turismo Sailaren zuzendaria lehen, eta Mendi eta Habitat Naturaleko zuzendaria gero. Eusko Alkartasuneko Lurralde Antolamendu eta Ingurumeneko arduraduna.
    • Gallastegi Aldazabal, Ramon. Gipuzkoako Batzar Orokorren kidea ()

    Erreferentziak