Zezenak Soraluzen (eu)
Gezurretakoak
Irureko zezenketw
Zezenketa motak
Soraluzen lau motakom zezenketakmizan dira: zakurrak bota zezenei, zezen-suzkoa, sokamuturra eta zezenketa klasikoa.
Zakurrak zezenei bota
Gordetzen den aipamen zaharrena (Irureko zezenketw) mota honetakoa zen.
Azken aipamenak,berriz, XVII mendekoak dira.
Inoiz zezen hauek zezen-suzkoak izaten ziren.
Gero, sokamuturrak dauzkagu. XVIii mende hasieran aiaptzen badira err, zaharragoan izango dira. Gaur egun
=Zezen-suzkoak
Lehen aipamenak Beste zezen mota batzuekin nahastu.
Sokamuturrak
1601 urtean, Austriako Margarita erregina erditu zela eta, Soraluzen 140 erreal t'erdi gastatu zituzten. Bi idi erosi zituzten herrian korritzeko eta hamar zintzarri-pare alokatuta ekarri ere bai festarako. Festetan, ohizkoa zenez, zezenen osagarri dantzariek eta txistulariek ere parte hartu zuten.
(Lamoten grabtua hemen sartu)
Zezenketa klasikoak
Zezen plaza egin zenekoa, XVII eta XVIII mendeetan aipamenak.
Napoleon ostean zezenketwrikmez, sokamuturra besterik ez.
Zezenak ez ziren beti hilrzen, diruaren arabera.
XIX mendean aipamenik ez da. Azkena, 1949koa
Antolaketa
Jaietan, diruaren arabera
Noiz
XVII eta XVIII mendetan Santiago eta Santa Ana egunetan, abuztuko Andramaritan eta Gorpuzti bezperan, Bazko egunean eta abarretan korritzen ziren zezenak Soraluzeko kaleetan.
Gainera, erreginak erditzerakoan, errege berriak etab. osparzeko.
=Ordainketak
Udalak, baina ez beti. Inoiz tabernariek, kontrara barruan.
Plaza
Hiltegi zaharra
Historia
Hemen sartu lau atalak
Erreferentziak
- Tauromaquia placentina. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1982).
- Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica (2016-220 orrialdeak). Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
1659an Joan Agirre hornitzaileak abuztuko Andramaritarako bi zezen suhar ekartzea proposatu zuen. Batari zakurrak botako zizkioten plazan, eta suzko basta ipiniko zioten (zezensuzkoa). Bestea, korritzeko izango zen.
Mende erdialdera festetarako zezenak Nafarroatik ekartzen hasi ziren. Batzuetan, Udalak izendatutako arduradunek ekarriko zituzten. Beste batzuetan, ardo nafarrez herria hornitzen zutenek. Herrirako ardo-horniketaren eskubidea enkantean erosten zen urtebeterako, gero ardandegietan saltzeko. Kalebarrenen zegoen ardandegi bat, eta 1663.ean Errabalean ireki zen bigarrena.
Zezenplaza
Soraluzen ere bazuten zezenak jokatzeko eta batzuetan hiltzeko ohitura.
Horregatik 1647ean zezenetarako eta beste emankizunetarako plaza berezia egitea erabaki zuten. Garai hartako giroa ikusita, ez da harrigarria: etxetako balkoi luzeak ere, aldenik aldenekoak, plazako zezenak hobeto ikusteko ziren batipat.
Clara Txurrukak, haren seme Pedro Irurek eta Bizente Arregik lurrak laga egin zituzten horretarako. Joan Hernizketa eskribauak idatzi zuen agiria oso argigarria da:
- ...beren lurretako Arregijalzada tokian lurzorua eskaini zietela esandako hiribilduari eta bere biztanleei, abuztuko Andramarietan edota nahi zuten urteko beste edozein egunetan zezenak korritzeko; eta hiribilduak eta bere biztanleek paretak eta behar ziren guztiak ordaindu behar zituztela, eta zezenak korritzeko eta ez beste ezertarako erabili behar zutela...[1]
Zezenplaza hau oraingo Plaza Zaharra da, eta aurretik Kalebarreneko Plaza Berria esaten zioten.
1651ko abuzturako bukatu zituzten zezenplazako obrak. Arregi Goikoa etxearen horman Joan Mendiola-k bost txinget ipini zituen, toreatzaileak larrialditan txinget hauetatik zintzilikatzeko eta zezenarengandik libratzeko.
Beste arazo bat, plaza zezenetarako egoki ixtea zen. Soraluzen, urtero 30 edo 40 ohol falta ohi ziren eta bakoitzak erreala balio zuenez gero, garesti zitzaion Udalari. Horregatik, Frantzisko Iraola alkateak barreren arazoa sei urterako norbaiten esku uztea proposatu zuen, aurretik ordainduta.
Plazarako zezenak, suharra behar zuen izan; zangarra, bizia. Bestela laster salduko zuten, soraluzetarrek 1666eko abuztuaren 24ean egin zutenaren antzera.
Zezenplaza eraiki eta gero zezena sokari lotuta kaletan ibiltzetik plazan libre korritzera pasa zen, nahiz eta sokamuturrak gaur arte iraun.
Hainbat zezenketen berri
1713 urtean, tabernariek Santiago eta Santa Ana zaindarien festetarako bi zezen ekartzeko baldintza zuten urte hartan. Bat gainera hiltzeko zezena zen, baina kanpotik zetorren jendeak istiluak sortuko zituelakoan, plazan korritu ondoren ez hiltzea erabaki zuten udalgizonek.
Zezenzaletasunak inoiz armagintzarako traba izaten zen. Lau urte geroago (1717 urtea) Soraluzetik sanferminetara jende andana joan zen, eta horien artean armagintzan ziharduten langileak beren erremintak salduta zezenetara joan ziren Iruñera. Ondorioz, Antonio Hidalgo de Cisneros Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria kexu zen, 120 tresna behar baino beranduago egiteagatik.
Egun batzuk geroago, uztailak 25an, Antonio Hidalgo de Cisneros-ek, honela idatzi zion Gerraren ministroari, eskuarteko lanak ezin zirelako bukatu agindutako datarako:
- …aste honetan ezinezkoa izango da, nahiz eta ahalegintzen ari naizen lana aurreratzeko; gaur Santiago Gure Patroia da; bihar Santa Ana, jai nagusia leku honetan eta inguruetan; martitzenean zezenak daude; eta larunbatean San Inazio Patriarkaren eguna, Probintzi honen Semea eta Zaindaria...[2]
1736ko apirilaren 8an Udalak bi zezen sokamuturrean erabiltzeko erabakia hartu zuen, Frantzisko Antonio Orbe Larreategi-ren etxeari Felipe V.ak Gaztelako titulua eman ziolako; Orbe jaunaren amaren aldekoak soraluzetarrak ziren eta.
1745 urtean Udalak diru gutxi zuen Andramariko festetan zezen-korrida antolatzeko. Horregatik, otsaileko 24eko bileran, haragi eta ardo-hornitzaileei sei nafar-zezen suhar eta on ekartzeko baldintza ipini zieten: ardo gorria saltzen zuten bi tabernariek bina zezen, Nafarroako ardoa saltzen zuenak bat eta haragia saltzen zuenak bat. Harakinaren zezen hau behintzat, plazan hiltzekoa zen, agirian agertzen denez.
1757ko abuztuaren 19an, herriko alkateak eta Inazio Larreategi barrerazaleak zezenketarako plaza ixten erabiltzen zituzten barreren inbentarioa egin zuten. Hari esker jakin daiteke Soraluzeko herriko plazan jendea hegira nondik eta nola egoten zen.
Abuztuko Andramari egunean zezenak izan ziren. 307 erreal kostatu ziren banderila eta ezten-hagak.
Santiago, Santa Ana eta abuztuko Andramariaren omenez zezenak antolatu zituzten. Urtero zezen bat ekartzeko obligazioa zutenek, 45 erreal ordainduko zuten. Diru horrekin beste batzuk erosita, Andres Agirre udalgizonak zuenarekin eta idi erasokor batekin, zezenfestak prestatu ziren, toreatzaileak ere ekarri zituztela.
Herriko biztanleak haragiz hornitzeko enkantea egin zuten urtarrilaren 21ean. Hornitzaileak, 70 dukateko errenta ordaindu behar zuen harategiagatik errentan (hiltegi zaharragatik). Horretaz gain lau idi ekarri behar zituen festetan korritzeko eta etxeko gela eta balkoia libre utzi behar zizkion Udalari abuztuko Andramarietan eta Santiagotan. Abuztuko festetarako danbolina ere berak ordaindu behar zuen.
Hiltegi zaharra
1730eko maiatzaren 19an Soraluzeko herritarrak bilduta, Martin Isasi Isasmendi alkate jaunak proposamena egin zuen herriko plazan[3], torilak zeuden lekuan, etxe berria egiteko. Han toril berriak, harategi berria, harakinarentzako bizilekua eta balkoi luzea egingo zuten, udalgizonek handik zezenak behar bezala ikusteko.
Etxe berria egiten (gero hiltegi zaharra izenez ezagutuko zena), urte hartako ekainaren 19an hasi ziren.
Hurrengo urteko (1731) urrian hiltegi zaharra bukatua zuten bere balkoi eta guzti. Aurreko plazan zezenak jokatu nahi izan zituztenean ordea, Joakin Larreategi apaiza (Arregi Garaikoa etxeko maiorazkoa) kontra atera zitzaien, plazako lurrak bereak zirela esanez. Udalgizonek, berriz, laster frogatu zuten lurrak herriari zezenplaza egiteko laga zizkioteka. Beraz, handik aurrera han korritu ziren zezenak soraluzetarren gozagarri, Lamot-en grabatuan ederki asko ikus daitekeenez.
1970 hamarkadan bota zuten arte, berrehun urte eta gehiagotan erabili izan zen jaietan zezen-korta moduan, eta bere balkoi ederrean Udalako zinegotziak bere familia eta lagunekin hartu ditu, zezenketan eta sokamuturrak bertatik ikusteko.
Lamoten grabatua
1753 urtean Soraluze Arma Lantegietako Florencio Joseph Lamot Gondesoone flandestar ikuskatzaileak grabatua egin eta inprimatu arazi zuen Madrilen, Soraluzeko fabrika eta inguruetako xehetasunak erakutsiz.
Herriko ikuspegian, besteak beste, herriko Plaza Zaharrean zezenak eta lau toreatzaile agertzen dira, barreratan jende asko ikusten dela.
Debekuak
Zezenketen kontrako herra ez da berria: mende honetan hainbeste aldiz debekatu zuten eta.
Esateko, 1752 urtean abuztuko Andramaritako bi egunetan zezenak izan behar ziren, urtero bezala; baina trabak eta debekuak medio bakarrik egun bakar batean izan ziren.
1774 urtean beste debekua izan zen. Bi urte geroago (1776) beste herritan zezenak toreatu zirela jakiterakoan, soraluzetarrek zezenketak antolatu zituzten. Enteratzerakoan, Gaztelako Erret Kontseiluko gobemadoreak (Manuel Ventura Figueroa jaunak) Probintziako korrejidorearen bitartez abisua bidali zien, zezenak debekatuz: Nafarroako zezen edo zezenkoak ekainean korritzekotan zirela jakin zuen eta bere baimenik gabe ez zegoela ez Soraluzen ezta Probintziako beste edozein herritan zezenak antolatzerik, kalteak sortzen zirela eta.
Dena den, soraluzetarrek abuztuko Andramaritako baimena eskatu zioten, Nafarroako zezenkoak korritu nahi zituzten eta. Ez dakigu erantzunik jaso zuten ala ez.
Bi urte geroago, (1778) Soraluzen debekurik ezean zezenak korritu ziren. Baita hurrengo urtean ere, baimen-emaileak iskanbila eta zor.alceriak baztertzen saia zitezela gomendatu zuela.
Eta zezenketen kontrako jarrera hau herri barruan ere bazen. Pedro Pablo Iribek, Soraluzeko diputado del común, Santiago eta Santa Ana eguneko zezenketak bertan behera lagatzeko eskatu zuen[4], baimenik gabe ospatzen zirelako.
Frantsesak herrian
1808 Napoleon Bonaparteren soldaduak Hego Euskal Herrira sartu ziren eta Soraluzeraino etorri, bertako Arma Lantegiak kontrolatzeko asmoz.
Urte hartan herritarrak zezen-festarik gabe gelditu ziren. Eta hurrengo urteetan, gehienez ere sokamuturra korrituko zuten kaleetan zehar eta plazan.
XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)
Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.
Jarduera
Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.
Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.
Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.
Sasoia
Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[5] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.
Esparrua
Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.
Dena dela, hiltegi zaharra egin zenetik zezenak berran gordetzen ziren, Plaza Zaharrean.
Sasoi hartan sokamuturra Santa Ana kalean, Plaza Barrian, Kalebarren eta Plaza Zaharrean egiten zen.
Gorrotxategiren bertsoak
1889 urtean Ramon de Gorosta Murtzian hil zen, abuztuan, Andramarietan. Gorrotxategi bertsolariak Gorostari buruz jarritako bertso batek jaiak eta sokamuturra uztartzen ditu:
- Plazentziara festak
abuztuan urbil - jende dana jaietan
dago trankil trankil - gora bera zezena
kalietan dabil - gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.
1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana
1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.
Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[6] bere laguna.
Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.
Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!
Paseilloa, berriz, Gila tabernan hasi ziren.
XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)
Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.
Sasoia
Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.
Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.
Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.
Esparrua
Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.
Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bi aldiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.
Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zeleta auzuneko bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.
Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.
Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura bota zenetik Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.
Eszenategia
Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.
Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.
- ↑ ...avian ofrezido a esta dicha villa y sus vecinos suelo y sitio en el termino de Arreguijalzada en sus propias heredades para hazer una plaza para correr toros de las fiestas de Ntra. Sra. de Agosto y otras que durante el año se le ofrezian en todo el tiempo del mundo con que la dicha villa y sus vezinos hubiesen de hazer las paredes y lo demas de la costa para correr los dichos toros con que ellos ni la dicha villa hubiesen de ocupar en otra cosa el dicho sitio sino que solo avia de ser para correr toros…
- ↑ …siento que esta semana sea imposible por mas que yo me desvelo en que se adelante mucho su numero, porque oy, dia de Ntro. Patron Santiago; mañana Santa Ana, fiesta principal en este lugar y en otros de sus contornos; el martes ay toros, y el sabado dia del Patriarcha Sn. Ygnacio, Hijo y Protector de esta Provincia…
- ↑ Plaza Zaharra.
- ↑ Agiriak ez du datarik.
- ↑ Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.
- ↑ Berez pelotaria, Soraluzen izandako puntistarik onena.