Plaza Zaharra (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Plaza Zaharra Kalebarren bukaeran dago, Erregetxeren azpian eta erreka ondoan.
Forma irregularra dauka. Erregetxe azpiko zatia trapezioa da, 30 metro luze; Anbulategiko aldeak 15 bat metro ditu, eta Arregia Goikoa etxekoak 8 bat metro. Bigarren zatia erreka ondoko zuhaztia da, 57 metro luze eta 15 metro zabal.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
izenak esaten duenez, herriko plaza zaharrena da.
Harresi kanpoan zegoen[1]. Hasiera batean Erregetxe azpiko zatiak osatzen zuen plaza osoa. Mataderitik Arregia Goikoa jauregia zegoen.
Gero, erreka ondoko zuhaiztia eraiki zuten: horma jaso eta platano arruntak sartu. Horma ez zuten zuzena egin, Kalebarren aldera sartzen da, zuhaitzak erakusten duten moduan.
La casita de papel. Batzokia 1932 urtean.
2010 hamarkadan birmoldatu eta oinezkoentzako arratsalde eta asteburuetan.
Gerra garaian, 1937ko irailak 15ean, orduko Udalak izena aldatu zion: Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.
Franco hil eta gero, demokraziarekin plazak jatorrizko izena berreskuratu zuen.
Bertako etxeak
- Anbulategia
- Txoko taberan, eta terraza
- La casita de papel
- Batzokia
- Arregia jauregia
- Txokoloneko etxea
- Arregia Goikoa
- Erregetxea
Sokamuturra
Leku zabalena, beraz zezenak denbora gehien ematen dutenak. Erregtxetik begirajendea. Bankuak oso onak jolasteko. Eta Goikokaletan zezenak toriles.
Erreferentziak
- ↑ Bada harresiak Arregia jauregiraino eramaten duena.