Unamuno baserria (eu)

    Sorapediatik
    Unamuno
    Unamuno baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Unamuno
    Bailara Txurruka
    Altuera 205 m
    Hedadura 10 Ha
    Kaletik 4 Km


    Bertako familia

    Egurendarrak


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Abizenak muino garaia esna nahi omen du.

    Soraluzeko baserri eta abizen zaharra da Unamuno. Esateko, etxe honetan zuen jatorria Martín Ibáñez de Unamuno jaunak, 1526. urtean Carlos V enperadorearentzat arkabuzak eta mosketeak modu industrialean ekoizten zituenak.

    Izen bereko Bergarako etxeak hemengoa omen du jatorria eta handik Miguel de Unamuno idazle ezaguna ere[3].

    Bere armarria: zilarrean, zuhaitz fruituduna eta enbor gainean basurdea; zuhaitzaren eskuman urrezko izarra.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:

    UNAMUNO, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian

    (UNAMUNO: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

    1975. urteko martxoko 23an erre zen Unamuno baserria, eta bertako familia kalera etorri zen. Ordurarte baserritik bizi izan ziren, eszena etxerik etxe partitzen zutela eta barazkiak Soraluzeko plazan saltzen.

    Gaur egun baserriaren zati bat estalita dago, eta bertan egoten dira ortuan lan egitera edo arratsalde pasa joaten direnean.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (54. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
    3. Miguel Unamuno Jugoren arbaso soraluzetarrak. Fernando Alberdi (2018).
    4. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)